Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2016ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3152

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 11koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2015-2016 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.

Martxoaren 15eko 35/2011 Dekretuak –otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatua–, Batxilergoko Sari Bereziak arautu eta haiek emateko baldintzak ezartzen ditu.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, 2015-2016 ikasturtean batxilergoko ikasketak bukatu eta dekretuan ezarritako baldintzak bete eta helburu horiek lortzeko etengabe saiatu ziren ikasleentzat, Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin zuen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 14ko Aginduaren bidez (2016ko maiatzaren 4ko EHAA).

Hori dela eta, probak egin ondoren, eta epaimahaiak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– 2015-2016 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari bereziak esleitzea, 2015-2016 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deia egiten duen 2016ko apirilaren 14ko Aginduaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera.

2.– Saria jaso duten ikasleen zerrenda argitaratzea; I. eranskinean jaso da zerrenda.

3.– Ebazpena eta ikasle sarituen behin betiko zerrenda Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian jartzea, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 11.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala