Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2016ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3147

AGINDUA, 2016ko ekainaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, EGAren Azterketa Batzorde Ofizialeko zuzendaritzakide baten kargu-uztea erabakitzen duena.

1982ko irailaren 20ko Aginduaren 36. eta 37. artikuluei jarraikiz(1982-11-08ko EHAA), honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Antton Peñalba Alberdi jaunak EGAren Azterketa Batzorde Ofizialeko Zuzendaritzako zuzendari akademiko izateari uztea, berak hala eskatuta.

2. artikulua.– Urteotan egindako zerbitzuengatik Antton Peñalba Alberdi jaunari eskerrak ematea.

3. artikulua.– Agindu hau 2016ko uztailaren 31n jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 13a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala