Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2016ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3139

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 29koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-04-04ko BOE eta 2016-04-13ko EHAA).

2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez (2016-04-04ko EBO eta 2016-04-13ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Ainara Larrondo Ureta andrea (NAN: 78902378G) Unibertsitateko irakasle titular izendatzea; jakintza-arloa: «Kazetaritza»; kodea: TUC8/1-D00017-12; saila: «Kazetaritza II»; ikastegia: «Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea»; hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena argitaratzen denetik aurrera (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2016ko ekainaren 29a.

Errektorea.
Eginkizunak Eskuordetuta (2013ko Urtarrilaren 30eko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala