Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3067

IRAGARKIA, 13/16-G-TAB zehapen-prozedurari hasiera emateko Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin ditugun arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza Iñaki Ruiz Olaya jaunari, zeina Pub Meet establezimenduaren titularra baita (San Bartolome kalexka 1, Donostia, Gipuzkoa). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio 2016ko maiatzaren 10ean zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela, osasun-araudiaren arau-hauste posible bategatik (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren hiribidea 35, Donostia).

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2016ko ekainaren 20a.

Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkaria,

RAFAEL URIBARREN AXPE.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala