Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2016ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3039

IRAGARKIA, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, O.C.-05 jabari-emakidaren iraungitze espedientea hasi da, Antonio Mutiozabal edo jaraunsleak titular dituena.

Prozeduraren interesdunak ezagutzen ez direnez eta jakinarazpena egiteko lekua ezagutzen ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.- Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea I, 01010, Vitoria-Gasteiz).

2.- Interesdunak 10 egun baliodun izango ditu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak egiteko eta defentsarako bidezko iruditzen zaizkion dokumentu eta egiaztagiriak aurkezteko. Epe hori igaro ondoren, izapidea bideratutzat hartuko da, eta espedientearen jardunak aurrera jarraituko du.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 20a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala