Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2016ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3033

IRAGARKIA, zeinen bidez ematen baita 2015eko Kanpainan Ordaindetarako Araubidean erantsi diren Behin Betiko Oinarrizko Ordainketaren Eskubideei buruzko jakinarazpenen berri.

Interesdunei komunikazioak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua– xedatutakoa betetzeko.

Zuen eskura daude jakinarazpen hauek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ados ez bazaude eta orain jakinarazi zaizkizun behin-behineko datuen inguruko alegazioren bat egiteko asmoa izanez gero, zure instantzia dagokizun Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan edo AJAPELaren 38.4 artikuluak horretarako jarritako lekuetan aurkeztu beharko duzu, hamabost eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, eskatutako gutxieneko informazioa adierazita.

Eta guzti hori argitara ematen da, eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, eta haientzat banakako jakinarazpena balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 23a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala