Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2016ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3024

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko apelazioan bideratutako 125/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Errekurtsogilea: I. P. D.

Prokuradorea: Borja Sabas Garcia-Borreguero.

Abokatua: Cristina Marin Arbide.

Alderdi errekurritua: Fiskaltza.

Prokuradorea.

Abokatua.

EPAITZA:

Partez baiesten dugu I. P .D.–ren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 747/2014 behin betiko neurriak aldatzeko prozeduran, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak (Familia) 2015eko irailaren 22an emandako Epaiaren aurkakoa (horren ondoriozkoa da erroilu hau). Ebazpen hori berresten dugu, eta partez baiesten I. P. D.–k Miriam Verónica Astulla Núñezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, erabakitzen dugu demandatzaileak hilero 80 euro ordaindu behar dituela seme-alaba adingabearen mantenu-pentsio gisa.

Ez da egiten apelazio honetako kostuen adierazpenik.

Itzul bekio errekurritzeko aurkeztutako gordailua I.P.D.–ri; hartarako, dagokion epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Mirian Veronica Astulla Nuñez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala