Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2016ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3023

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez jakinarazten baita amaitu dela Ohiko Etxebizitzetan Etxetresna Elektrikoak Ordezkatzeko Inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak emateko 2016ko ekitaldiko deialdiari dagozkion eskabideak aurkezteko epea.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Ohiko Etxebizitzetan Etxetresna Elektrikoak Ordezkatzeko Inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak emateko 2016ko ekitaldiko deialdia.

Aipatutako diru-laguntzen programaren 3. oinarrian xedatzen denari jarraikiz: «Diru laguntza programa horretara eskaerak aurkezteko epea hasiko da programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu ondoren, 2016ko maiatzaren 2an, eta horretarako esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da».

Adierazitakoa kontuan hartuta eta 2016ko ekitaldiko diru-laguntzak emateko aurrekontua amaitu denez gero, 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea, 2016ko maiatzaren 21eko datarekin, Ohiko Etxebizitzetan Etxetresna Elektrikoak Ordezkatzeko Inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen 2016ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua amaitu dela.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2016ko ekainaren 17a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.


Azterketa dokumentala