Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2016ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3020

AGINDUA, 2016ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Elorrioko (Bizkaia) «Garamendi´tar Agustin» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Elorrioko (Bizkaia) «Garamendi´tar Agustin» Musika Eskola Pribatuak baimena eskatu du musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikusirik urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna, eta arlo honetan aplikatu daitezkeen gainontzeko legeak, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2016-2017 ikasturtetik aurrera Trikitixa espezialitatea emateko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zk.: 48011421.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Garamendi´tar Agustin».

Titularra: Garamendi´tar Agustin Musika Eskola Elkartea.

Helbidea: San Roke kalea 3.

Udalerria: Elorrio.

Lurraldea: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1, 2 eta 3.

● Adarrak:

– Kantua: korala.

– Instrumentu sinfonikoak: tronpeta, klarinetea, biolina, biola, saxofoia, txirula, tuba eta tronboia.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Erro tradizionala duten instrumentuak eta dantzak: trikitixa.

– Hainbat joera: bateria.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, irakasleen titulazioari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 1a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala