Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2016ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3019

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 30ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuok gordailutzea agindu eta horren berri emateko dena.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta, zeina elkartearen idazkariak/diruzainak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko maiatzaren 20an, aipatu elkartearen estatutu-aldaketari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, ohiko batzar orokorraren akta –non aldaketaren erabakia jasota baitago– eta aldatutako estatutuak; eta espedientean izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa azaldu beharko da.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, eta haren eremu funtzionala estatutuetako 2. artikuluan jasota dago.

Laugarrena.– 2016ko maiatzaren 9an, errekerimendua egin zen, aldatutako estatutuen amaieran dagokion eginbidea sar zedin, eta bertan adierazteko batzar orokorrean erabakitako aldaketak sartu direla estatutuetan eta aldaketa hori egitea zein egunetan erabaki zen, bai eta egiazta dadin enpresek eta haien kargura dauden langileek osatzen dutela elkartea ere. Eta errekerimendu hori legez ezarritako eran eta epeetan egin zen.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.m) artikulutik datorkio organo honi Sindikatuen eta enpresa-elkarteen estatutuen gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatu elkartearen estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak onartzea gordailua egiteko, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartearen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak gordailutzea agintzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak Ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 30a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala