Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2969

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 22koa, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura bateko ebazpena jakinarazteko dena.

Eranskinean adierazitako lan-arloko zehapen-prozeduran, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua).

Halako errekurtsorik ez bada aurkezten era eta epe egokietan, zehapena ordaindu egin beharko da, hain justu ere Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nireordainketa. Prozedura honetan, ordaintzeko azken eguna hau da: 2016-08-22. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 4816007100222.

Identifikazioa: 220816.

Zenbatekoa: 60 euro.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2016ko ekainaren 22a.

Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JOSU ZUBERO OLAETXEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala