127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (202 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2965
IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 20koa, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskipzioen ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek ebazpenaren testu osoa eskuragarri dute Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko ekainaren 20a.
Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
JOSU ZUBERO OLAETXEA.