Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2962

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 23an Industriako sailuburuordeak emandako Ebazpena interesdunari jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ez da onartzen Markina-Xemein udalerrian (Bizkaia), A sekzioko baliabideak ustiatzeko baimen-eskaera (MIN/031/2016) -administrazio-isiltasuna dela-eta- ezestearen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Aipatutako proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan -Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan- xedatutakoa betetzeko.

Ebazpena interesdunaren eskura dago Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailburuordetzan, Vitoria-Gasteizen (Donostia kalea 1, Lakua 1, 5.solairua).

Ebazpenaren edukia: onartezintzat jotzen da, epez kanpokoa izanagatik.

Legezko ohartarazpenak: Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara hori, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala