Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2929

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Donostialdeko Metroko Trenbide Instalazio proiektuen idazketarako laguntza zerbitzuari buruzko lizitazioari publizitatea emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Donostialdeko Metroko Trenbide Instalazio proiektuen idazketarako laguntza zerbitzua.

c) Burutzapen/entrega tokia: Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

d) Burutzapen/entrega epea: zortzi (8) hilabete.

e) Luzapenak: ez.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 20 puntu artean), lizitatzaileak proposatutako metodologia (balorazioa 0 eta 10 puntu artean), hobekuntzak interferentzien azterketan (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta hirurogeita mila (160.000,00 ) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko uztailaren 12a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20015043).

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: Baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko uztailaren 19ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko ekainaren 22a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana