Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2016ko ekainaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2816

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, lizitazio-prozedura irekiari dagokiona, espediente honi buruzkoa: «Osakidetzako zerbitzuetara zuzendutako arkitekturaren gobernatzea kudeatu ahal izateko neurrira egindako irtenbide bat sortzeko eta ezartzeko zerbitzuak».

1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak:

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba k. 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Helbide elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratugilearen profilaren helbidea Interneten: www.osakidetza.euskadi.eus

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.

c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea: Zuzendaritza Nagusia, Araba k. 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Espedientearen zenbakia: G/205/20/0/0913/OSC1/0000/052016.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Mota: zerbitzuak.

b) Azalpena: Osakidetzako zerbitzuetara zuzendutako arkitekturaren gobernatzea kudeatu ahal izateko neurrira egindako irtenbide bat sortzeko eta ezartzeko zerbitzuak.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Osakidetzako Erakunde Zentrala.

e) Gauzatu eta entregatzeko epea: 3 urte.

f) Luzatzeko aukera: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.

h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 72000000.

3.– Izapideak eta prozedura:

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko irizpideak: administrazio klausula partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 70 puntu.

c.1.1.– Irtenbide teknikoaren planteamendua: 50 puntu.

c.1.2.– Lan-planaren koherentzia eta edukia: 15 puntu.

c.1.3.– Proiektuaren kontrola eta jarraipena: 5 puntu.

c.2.– Formuletan oinarritutako irizpideak: 30 puntu.

c.2.1.– Eskaintzaren prezioa: 30 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 140.000,00 euro BEZa kanpo.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 140.000,00 euro BEZa kanpo.

6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak:

a) Sailkapena: ez.

b) Hona hemen enpresek akreditatu beharko duten kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa eta kaudimen tekniko edo profesionala (espainiarrek, Europar Batasunaren kide diren estatuetako enpresa atzerritarrek eta Europar Batasunaren kide ez diren estatuetako enpresa atzerritarrek):

b.1.– Ekonomikoa eta finantzarioa:

b.1.1.– Betekizuna/k: enpresa lizitatzaileek urteko negozio-bolumen bat akreditatu beharko dute; bukatutako azken hiru urteetako negozio-bolumen handiena, gutxienez, lizitazio-aurrekontua baino handiagoa izan beharko da.

b.1.2 – Agiriak edo/eta ziurtagiriak: urteko negozio-bolumena (zenbatekoa) ziurtatzeko, Merkataritzako Erregistroan jasotako eta onartutako urteko kontuak aurkeztu beharko dira enpresaria erregistro horretan izena emanda badago, eta bestela, izena emanda egon behar duen erregistroan jaso eta onartutakoak. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek beren inbentarioen eta Merkataritzako Erregistroan legeztatutako urteko kontuen liburuekin egiaztatuko dute beren urteko bolumena.

b.2.– Teknikoa edo profesionala:

b.2.1.– Betekizuna/k: enpresa lizitatzaileek kontratuaren xedeari dagokion mota edo izaera bereko hornidurak eman izana akreditatu beharko dute, azken 5 urteotan emandakoak, eta hornidura gehien emandako urtean metatutako urteko zenbatekoa lizitazio-aurrekontuaren bera edo handiagoa izan beharko da.

b.2.1.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: azken bost urteetan emandako hornidura nagusien zerrenda, baldin eta kontratuaren xedeari dagokion izaera berekoak edo antzekoak badira, datu hauek adierazita: zenbatekoa, datak eta horien hartzaile publiko edo pribatua. Emandako hornidurak ziurtatzeko, eskumena duen erakundeak igorritako edo ikus-onetsitako ziurtagiriak erabiliko dira, hartzailea sektore publikoko erakundea denean, edo bestela, hartzailea erosle pribatua denean, horrek igorritako ziurtagiria –edo halakorik eduki ezean, enpresariaren aitorpena–.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 14a, 13:00etan.

b) Aurkezteko modua: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1-a puntua.

d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik zenbatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, SPKLTBaren 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra badago (balio anormal edo neurrigabeak).

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba k. 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko uztailaren 20an, 11:00etan.

b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba k, 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko abuztuaren 9an, 11:15ean.

10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.

12.– Beste argibide batzuk: pleguetan jasota daude.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 15a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala