Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2016ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KUARTANGOKO UDALA
2508

IRAGARKIA, honako hauek jendaurrean jartzeko dena: Kuartangoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onespena eta dagokion ingurumen-azterlan estrategikoa eta mugaketaren laburpen exekutiboa.

Kuartangoko Udalak, 2016ko maiatzaren 9an egindako ohiko batzarrean, erabaki du hasieran onestea Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eta ingurumen-azterlan estrategikoa, honako hauek barne hartuta: proiektatutako antolamenduak egungoa aldatzen duen eremuen mugaketaren laburpen exekutiboa eta hiri-antolamendua edo hura exekutatzeko prozedurak bertan behera geratzen diren eremuen mugaketaren laburpen exekutiboa, hala xedatzen baita 2/2006 Legea garatzeko urgentziazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 32 artikuluan.

Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 90.5 artikulua eta Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 12. artikulua betez, jendaurrean jarriko dira bi dokumentuak, 45 egun balioduneko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, interesdunek aukera izango dute espedienteak aztertzeko eta egoki iritzitako alegazioak idatziz eta alkateari zuzenduta aurkezteko. Gainera, Udalaren web-orrian ere aztergai egongo dira, eta zabalkunde handiko egunkari batean ere argitaratuko dira.

Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 85.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bertan behera uzten da, gehienez bi urteko epean, era guztietako onarpen, baimen eta lizentziak ematea, aurreikusitako zehaztapen berriek egungo hiri-erregimena aldatzen duten eremuetan.

Eta horren berri ematen da herritar oro jakitun egon daitezen.

Zuhatzu Kuartango, 2016ko maiatzaren 23a.

Alkatea,

EDUARDO FERNÁNDEZ DE PINEDO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala