Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2016ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2483

IRAGARKIA, Urumea Unitate Hidrologikoaren eremuan emari ekologikoen erregimena ezartzeko hitzartze-prozesuari buruzkoa. Horrekin batera, jakinarazten da zein diren ur-aprobetxamenduetan errespetatu beharreko gutxieneko ur-emari ekologikoak.

Urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuak, Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko Demarkazio Hidrografikoen Plan Hidrologikoen berrikuspena onartzen duenak, I. eranskinaren 15.1 artikuluan dakar indarrean dauden emakidei aplikatuko zaiela emari ekologikoen erregimena, aldi batera utzi gabe 2013ko ekainaren 9an indarrean zeuden emakiden titularrekin egindako Hitzartze prozesua.

Uraren Euskal Agentziak, bere eskumenen esparruan, Hitzartze-prozesuari ekin dio unitate hidrologikoz unitate hidrologiko, emari ekologikoen erregimena ezartze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroetan. Prozesu horrek Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduaren 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraitzen dio eta parte-hartze publikoa bermatzen du bi urratsetan behintzat: informazioari eta kontsulta publikoari dagokien urratsetan.

Informazio publikoaren urratsari dagokionez, Uraren Euskal Agentziak jendearentzat eskuragarri jarri du web-orrian Hitzartze-prozesuari buruz jakin beharreko informazioa (www.uragentzia.eus). Han, bildu dira prozesua arautzen duten arau nagusiak, bai eta azterketak eta dokumentu teknikoak ere; haien artean, «Dibulgazio dokumentua» deritzona. Dokumentu horrek Hitzartze prozesua garatzeko aurreikusita dauden prozedura-urratsak laburbiltzen ditu eta ur-aprobetxamenduak A eta B taldeetan sailkatzeko erabaki diren irizpideak identifikatzen ditu. Horrez gain, aipatutako web-ean GIS bisore bat ere eskegi da, eta, horren bitartez, ur-aprobetxamenduaren hargune-puntu zehatz bakoitzaren emari ekologikoaren erregimenaren kontsulta espaziala egiteko aukera ahalbidetzen da. Azkenik, Hitzartze-prozesuaren garapenaren gaineko informazioa ere eskuragarri dago, unitate hidrologikoz unitate hidrologiko.

Bigarren urratsari dagokionez, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2015eko azaroaren 16ko Ebazpenarekin bat etorriz, «Emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze prozesua – Urumea Unitate Hidrologikoa (2015eko azaroa)» delako dokumentua jendaurrean jarri zen hilabeteko epean. Ebazpen hori 2015eko abenduaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean –232. Zenbakian–, argitaratu zen, bai eta Urumea UHren barruan dauden udalen iragarki-tauletan ere.

Aldi berean, Hitzartze-prozesu horren objektu diren Urumea UHko zenbait ur-aprobetxamendu Natura 2000 Sarean eta Espezie Mehatxatuen Interes Bereziko Eremuan sartuta daudela-eta, 2015eko abenduaren 3ko idatziaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari delako prozesuaren berri jakinarazi zitzaion eta, gainera, eremu horretako kontsulta publikoari hasiera eman zitzaiola adierazi zitzaion.

Behin kontsulta publikoaren epea bukatuta, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2016ko otsailaren 19ko Ebazpenaren bitartez, onespena eman zaio «Emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze prozesua – Urumea Unitate Hidrologikoa – (2016ko otsaila)» delako behin-betiko dokumentuari, eta bukatutzat eman da dokumentuan dauden A taldeko ur-aprobetxamenduen Hitzartze-prozesua. Ur-aprobetxamendu horiek I. eranskinean daude jasota.

Horiek horrela, Uraren Euskal Agentziak duen informazioarekin bat etorriaz, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera («Prozedura bateko interesdunak zein diren ezagutzen ez denean, jakinarazpenetarako duten tokia edo artikulu honen 1. puntuan adierazitako baliabidea ezagutzen ez denean, edota jakinarazpena egiten saiatu arren ezin izan denean egin, jakinarazpena estatuko aldizkari ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.»), I. eranskinean jaso diren ur-aprobetxamenduen titularrei jakinarazten zaizkie zein diren gutxieneko emari ekologikoak eta zein ur-aprobetxamenduetan kontuan izan behar dituzten baldintzak.

a) Honako hauek izango dira hargunetik edo harguneetatik uretan behera berehalakoan dagoen puntuan aprobetxamenduek errespetatu beharreko gutxieneko emari ekologikoak:

a.1.– Urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren I eranskinaren 5.1 gehigarrian jasotakoa aplikatzearen ondorioz ateratzen diren gutxieneko emari ekologikoak. Han, biltzen dira aintzat hartutako azaleko ur edo ur-masaren ibaian beherako muturrari dagozkion gutxieneko emari ekologikoak.

a.2.– Aipatutako 5.1 gehigarrian agertzen diren puntuekin bat ez datozen kasuetarako, harguneetan bermatu beharreko emari ekologikoak zehazteko, aipatu Errege Dekretuaren I eranskinaren 13. artikuluan ezarritako arauak bete beharko dira.

Aurrekoarekin lotuta, arestian aipatu den bezala, jakinarazten da Uraren Euskal Agentziaren web-orrialdean GIS bisore bat eskegi dela eta, horren bitartez, ur-aprobetxamenduaren hargune-puntu zehatz bakoitzaren emari ekologikoaren erregimenaren kontsulta espaziala egiteko aukera ahalbidetzen dela.

b) Dokumentu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez 6 hilabeteko epean, titularrak eginda izan beharko ditu gutxieneko emari ekologiko horiek betetzeko beharrezkoak diren jarduketak, baldin eta titularrak epea luzatzeko jakinarazpenik izan ez badu.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 23a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala