Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2016ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2480

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Bizkaiko Lurralde Zerbitzuaren koordinatzaileak Obras y Reformas A&J C.B. enpresari bidali dion errekerimendua, 48A001-1029-2016-1 erreferentziako erreklamazioari buruzkoa.

Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Hori dela bide, jakinarazten da 2016-05-09an errekerimendua bidali zaiola Obras y Reformas A&J C.B. enpresari, honi buruzko informazioa eman dezan: Ortuellako San Bernabé multzoko 3. zenbakiko erkidegoaren fatxadan gaur egun dauden anomaliak eta horiek konpontzeko proposatutako neurriak.

Obras y Reformas A&J C.B. enpresak 15 eguneko epea du espedientea aztertzeko (errekerimendua barnean dela) eta alegazio, agiri edo informazio egokiak aurkezteko. Espedientea enpresa erreklamatuaren eskura egongo da Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren bulegoan (Rekalde zumarkalea 39 A - 48008, Bilbao).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 27a.

Kontsumobideko zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala