Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2460

IRAGARKIA, SAP sistemaren mantentze-zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: mantentze-zerbitzu zuzentzailea, ebolutiboa; sistemaren administrazioa eta jarduna; ohiko prozesuetarako euskarria, eta Euskotreneko SAP informazio-sistemaren erabiltzaileentzako euskarria.

b) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskadi.

c) Burutzeko epea: bi urte gehi urtebeteko luzapen posiblea.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua urtean berrehun eta laurogeita sei mila eurokoa izango da (BEZa kanpo). Kontratuaren balio zenbatetsia, egon daitezkeen handitzeak eta luzapenak kontuan hartuta, bederatziehun eta hogeita zazpi mila eta hirurehun eurokoa izango da (BEZa kanpo).

5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Parte hartzeko eskaerak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko ekainaren 17a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: baldintza-pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 26a, eguerdiko 12:00ak arte.

b) Aurkezteko lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6. 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari zenbat denbora eutsi behar dion: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintza-pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko maiatzaren 27a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala