Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2444

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko 2016ko deialdiaren oinarriak onartzeko dena. 1305/2013 (EB) Erregelamendua, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez landa-garapenari laguntzeari buruzkoa da, eta, erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen da.

Kontseiluaren 1290/2005 (EE) Erregelamenduaren bidez (ekainaren 21ekoa, nekazaritza-politika erkidearen finantzaketari buruzkoa), FEAGA Nekazaritzako Europako Berme Funtsa eta FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa sortu ziren, lehenengoa, merkatuko neurriak eta beste neurri batzuk finantzatzeko, eta, bigarrena, landa-garapenerako programak finantzatzeko.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez landa-garapenari laguntzeari buruzkoa da, eta, erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen da. Europar Batasunak landa-garapenerako ematen dituen laguntzak –FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatuta– arautzen dituzten arau orokorrak ezartzen ditu erregelamendu horrek. Funts hori 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarri zen. Erregelamendu horrek landa-garapenaren alorrean landa-garapenaren politikak eta Europar Batasunaren lehentasunak betetzeko helburuak ezartzen ditu, eta landa-garapenaren testuinguru estrategikoa ezarri eta landa-garapenaren politika gauzatzeko hartu behar diren neurriak zehazten ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programa prestatu da, zein Europako Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C(2015) 3479 azkena Erabakiaren bidez onartu baitzen. Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak martxan jartzea da programa horren helburua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluak laguntza-mota bat ezartzen du, «lankidetzarako» laguntza.

Laguntza-mota hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020ko Landa Garapenerako Programaren «lankidetza» M16 neurrian dago jasota, zein lankidetzaren hainbat alderdi zehazten dituzten zazpi azpineurritan sailkatzen baita. Berrikuntzaren bidez, landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko lankidetza sustatzen dute neurri horiek, banaketa-kate motzen eta tokiko merkatuen garapena bultzatzen, eta berrikuntza-proiektuetan sektorearen partaidetza eta lankidetza indartzen.

Kontuan hartu da Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legeak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak ezarritakoa.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz –lege horren 26.4. artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskuduntza izango dute–, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Onartzea, 2016rako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2016-2020 Landa Garapenerako Programan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, zein ebazpen honen eranskinean jasota baitaude. Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programa Europako Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C(2015) 3479 azkena Erabakiaren bidez onartu zen.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 18a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA.
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA

1. artikulua.– Laguntzaren xedea.

1.– Agindu honen xedea da lankidetzarako laguntzak deitzea, 2016rako. Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza-moduak sustatzea da laguntza horien helburua.

2.– Laguntzok Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020ko Landa Garapenerako Programan aurreikusita daude. Programa hori Europako Batzordeak onartu zuen 2015eko maiatzaren 26an, C(2015) 3479 Erabakiaren bidez, eta Erregelamenduaren garapena eta aplikazioa da.

3.– Araubide horrez gain, basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren araubidean ezarritakoa aplikatu beharko da.

4.– Agindu honen arabera ematen diren laguntzak itzulerarik gabeko diru-laguntzatzat hartuko dira, eta proiektuak urtebetean edo hainbat urtetan gauzatzekoak izango dira.

2. artikulua.– Laguntza-ildoak

Lankidetzarako laguntzetan, honako laguntza-ildo hauek ezarriko dira:

1.– Nekazaritza-produktibitatearen eta -iraunkortasunaren alorrean EIPs Berrikuntzarako Europako Elkarteko (European Innovation Partnership) talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak, zein agindu honen II. kapituluan garatzen baitira.

2.– Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan, berrikuntza-taldeen lankidetza-planteamenduak erabilita sortutako produktu, prozesu, zerbitzu eta teknologia berriak garatzeko laguntzak ematea, zen agindu honen III. kapituluan garatzen baitira.

3.– Eragile txikien arteko lankidetzarako diru-laguntzak, lan-prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak merkaturatzeko ere. Laguntzok agindu honen IV. kapituluan garatzen dira.

4.– Laguntza emango zaie lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei, beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jardueretarako ere. Laguntzok agindu honen V. kapituluan garatzen dira.

5.– Eragileen elkarlanerako diru-laguntzak, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko eta ingurumen-proiektuen eta uneko ingurumen-praktiken inguruko baterako planteamenduak egiteko. Laguntzok agindu honen VI. kapituluan garatzen dira.

6.– Banaketa-kateko eragileen arteko lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko. Laguntzok agindu honen VII. kapituluan garatzen dira.

7.– Jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntza ematea honako hauekin zerikusia duten jardueretarako: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenaren eta elikadurari buruzko heziketa. Laguntzok agindu honen VIII. kapituluan garatzen dira.

3. artikulua.– Definizioak.

Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen kontzeptuak:

1.– Berrikuntza-eragilea (broker): Pertsona edo erakunde inpartzialak dira, proiektua burutzeko ekintzaile egokiak –enpresak, pertsonak, ikerketa-taldeak, ikerketa-entitateak, aholkularitza-erakundeak, finantza-iturriak etab.– bilatu eta harremanetan jartzen dituztenak, teknikoki sartuta egon beharrik gabe; hau da, eragile moduan aritzen dira berrikuntza-prozesuaren bi alderdi edo gehiagoren artean. Talde operatiboak eratzen ere laguntzen dute. Ideia berritzaileak identifikatzen dituzte, berriro definituz, hautatuz eta berrikuntzaren egileak lotuz, balioa ekar dezaketen ekimenak bultzatuz behetik gora, ideia horiek modu lehiakorrean proiektatzeko eta behar den finantzaketa aurkitzen lagunduz. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, berrikuntza-eragile modura aritzeko espazio bat eta Brokering Innovation prozesua kudeatzeko arduraduna da Katilu.

2.– Laborantza: nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza.

3.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen da nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta perretxiko-bilketatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batekoak ekoitzi, eraldatu, ontziratu eta merkaturatzea.

4.– Berrikuntzarako Europako Elkarteak-EIPs (European Innovation Partnerships): Tresna politikoak dira, ez finantza-tresnak, «Berrikuntzarako batasuna» Europa 2020 Ekimenean kontzeptu berri bat bezala sartu zirenak, ideia berriak garatzea eta horiek merkatura iristea eragozten edo moteltzen duten ikerketa eta berrikuntzarako sistema europarraren hutsuneak, hersturak eta oztopoak kentzeko. Pilotaje-talde batek zuzentzen du elkarte bakoitza, eta eragindako arloan edo arloetan erantzukizuna duen komisario europar bat edo gehiago da talde horren buru, non estatu kideetako ordezkariek –ministroak, diputatuak, enpresa-buruzagiak, ikertzaileak, gizarte zibila eta gainerako alderdi interesdunak– parte hartzen baitute. Berrikuntzarako Europako Elkarteen helburua jarduketa sendotzea da sektore publikoaren eta pribatuaren bidez, lankidetzarako plataforma komun bat sortuz.

5.– Nekazaritza produktibora eta iraunkorrera bideratutako Europako Berrikuntza Elkartea: Tresna politiko bat da, landa-ingurunean berrikuntza-estrategia garatzeko eta nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza azkartzeko, zientzia eta praktikaren artean ezagutza-pasabidearen lana egiten duena, nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza-transferentzia azkartzeko eta ingurumen inpaktu txikiago batekin gehiago ekoitziko duen nekazaritza lehiakorra lortzeko. Haren helburua nekazaritza eta basogintza lehiakorrak eta iraunkorrak sustatzea da, gutxiagorekin gehiago lortuko dutenak eta ingurumena kaltetu gabe jardungo. Lehen sektore lehiakor bat sortzen lagunduko du horrek, bermatuko duena mundu-mailan elikagaiak eskuratzea, askotariko produktu eta produkzioak izatea, jateko eta jateko ez diren lehengaiez luzarora hornitzea, baita elikagai-kateko balio erantsiaren banaketa hobea izatea ere. Landa Garapenerako Programetan 2014-2020 aldirako Nekazaritzako Politika Bateratua eraberritzeko proposamenetan sartzen da.

6.– Banaketa-kate laburrak: Hornikuntza-kate bat da, lankidetzarekin, tokiko garapen ekonomikoarekin eta gertuko eremu geografiko batean ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman sozioekonomikoekin konprometitutako agente ekonomiko kopuru mugatu batek osatutakoa. 16.4 azpineurriaren ondorioetarako, ekoizlearen eta kontsumitzaileen artean bitarteko bat baino gehiago ez dituen hornikuntza-kateak bakarrik hartuko dira kontuan.

7.– Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Bizia (BLEB). Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren esparru-tresna da BLEB, nekazaritzako elikagaien sektorean eta landa- eta itsas-ingurunean berrikuntza eta lankidetza bideratzeko eta sustatzeko. Ikus http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomiaren-garapen-lehiakortasun-saila/hasiera

8.– Talde operatiboak: EIPs Europako Berrikuntza Elkarteen zati dira eta horien bidez FEADER-ek berrikuntza eta EIPs-en helburuak babesten ditu landa-ingurunean, eta hori gauzatzeko ekintzaile nagusiak dira. Alderdi interesdunek sortzen dituzte talde horiek: nekazariek, ikertzaileek, aholkulariek eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresek, esaterako. Jarduketa-entitateak dira, beren intereseko gaien inguruan eratzen direnak praktikak, prozesuak, produktuak eta zerbitzuak eta teknologia berritzaileak probatzeko eta aplikatzeko proiektuak gauzatzeko, eta proiektuak irauten duen denbora irauten dute, zeinetarako finantziazioa baitute.

9.– Talde/cluster: Entitate independenteek osatutako eragile askotariko talde bat da, zeinen helburuak honako hauek baitira: jarduera ekonomiko berritzaileak bultzatzea –interakzio sakonak, instalazioak partekatzea, ezagutza eta jakintza espezializatuak trukatzea sustatuz– eta taldea osatzen duten enpresen artean ezagutza transferitzen, sareko lanean eta informazioa zabaltzen eraginkortasunez laguntzea.

10.– Berrikuntza: Produktu –ondasun zein zerbitzu–, prozesu, merkaturatze-metodo berri edo antolaketa-metodo berri bat edo asko hobeturiko bat ezartzea da, enpresako barne-jardunbideetan, lantokiaren antolaketan zein kanpo-harremanetan.

11.– Tokiko merkatua: 16.4 azpineurriaren ondorioetarako, tokiko merkatutzat hartuko dira nekazaritza-elikagaiak saltzeko azokak eta merkatu tradizionalak, Nekazaritza eta Elikadura Politikako 17/2008 Legearen arabera dagokien foru organoek ezarritako arauak betetzen dituztenak.

12.– Proiektu pilotua: Eskala txikiko proiektu esperimentala, denboran neurtutako esfortzu bat eskatzen duena, helburu komertzialekin merkaturatu aurretik produktu, zerbitzu, prozesu edota teknologia berri bat garatzeko prozesu eta tresna berriak erabiliz irtenbide-proposamen baten funtzionamendua eta bideragarritasuna ikusteko balio duena.

4. artikulua.– Finantzaketa.

1.– II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetako laguntzak FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko dira, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta honela banatuko dira:

2.– Agindu honen bidez deitutako laguntzak finantzatzeko, 750.000 euroko aurrekontu-kredituak erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kargura, honela banatuta:

● 281.250 euro II. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 187.500 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 93.750 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 93.750 euro III. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 62.500 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 31.250 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 75.000 euro IV. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 50.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 25.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 93.750 euro V. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 62.500 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 31.250 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 75.000 euro VI. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 50.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 25.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 56.250 euro VII. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 37.500 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 18.750 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 75.000 euro VIII. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 50.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 25.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

3.– FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari dagokionez, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, agindu honen bidez deitutako laguntzetarako kreditu zehatza 3.000.000 euro izango da, eta EAEko erakunde ordaintzaileak egingo ditu ordainketak, honela banatuta:

● 1.125.000 euro II. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 750.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 375.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 375.000 euro III. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 250.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 125.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 300.000 euro IV. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 200.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 100.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 375.000 euro V. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 250.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 125.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 300.000 euro VI. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 200.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 100.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 225.000 euro VII. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 150.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 75.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

● 300.000 euro VIII. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 200.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 100.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

4.– Aurrekontu-ekitaldi honetan ematen den laguntza, guztira, artikulu honetako 2. eta 3. paragrafoek hura finantzatzeko xedatzen duten guztizko zenbatekoaren araberakoa izango da gehienez.

5. artikulua.– Eskakizun orokorrak.

Honako eskakizun orokor hauek bete beharko dira:

1.– Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

2.– Diruz laguntzekoak diren gastuak ez daitezela agindu honek ondorioak izan baino lehenago egindakoak izan.

3.– Foru-ogasunei eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zerga-betebeharrak egunean izatea.

4.– Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

5.– Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez.

6.– Edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharrak beteta izatea.

7.– Diruz lagundutako proiektuen emaitzak hedatzeko konpromisoa hartzea.

8.– Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penalik zein administrazio-zehapenik, eta ez izatea horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.

9.– Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabe-deklaraziorik eduki ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaikuntzarik jaso ez izana, Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.

10.– Administrazioarekin egindako edozein kontraturen ebazpen irmorik eragin ez izana.

11.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985) araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.

12.– Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

13.– Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren (martxoaren 22ko 1/2002) 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debeku-kausetan. Eta eten ez izana inskribatzeko administrazio-prozedura, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.

6. artikulua.– Epeak eta eskaerak aurkeztea

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Eskabide-orriaren eredua deialdi honen A Eranskinean jasota dago, eta eskuragarri egongo da baita ere webgune honetan: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomiaren-garapen-lehiakortasun-saila/hasiera. Laguntza-eskabideak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bulegoetan (Donostia kalea 1 – 01010 Gasteiz) edo Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legearen 38.4. artikuluak xedatzen duen edozein tokitan aurkeztuko ahalko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.

Eskabidea bete eta informatikoki grabatu ondoren http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomiaren-garapen-lehiakortasun-saila/hasiera webgunean, paperean eta izenpetuta bidali behar da, eta eskabidea aurkeztea aurrez aurreko izapidetzearen parte izango da, ez izapidetze telematikoarena.

3.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, NANaren kopia. Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren fotokopia, ahalordetze-eskriturarena, legezko ordezkariaren NANarena eta baita erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia bana ere, dagokien erregistroan zigilatuta.

b) Eskatzaileak agindu honek ezartzen dituen betekizun guztiak betetzen dituela, aurkezten dituen agiri guztiak egiazkoak direla eta 5. artikuluan (4.etik 8. paragrafora bitartean) ezarritako betekizunak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

c) Erakunde eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

4.– Automatikoki, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatu egingo ditu eskatzaileak dagokion foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala eta guzti ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen inplizitu hori laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Eskabideetan aukera izango da eskatzaileak berariazko baimena eman diezaion Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari bere nortasuna ziurtatzeko dokumentazioa eskuratu edo egiaztatu dezan.

5.– Eskatzaileek beraiek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahalko dituzte laguntza-eskaera eta eskatutako agiriak. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoa betez.

6.– Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

7.– Dena dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eskabidea egokiro ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezko deritzon bestelako dokumentu eta/edo argibideak eskatu ahalko dizkio eskatzaileari.

7. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak izango du.

2.– II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetako laguntza-ildoetako proiektuak ebaluatzeko eta baloratzeko, bai eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta zenbatesteko, balioespen-batzorde bat sortuko da.

3.– Balioespen Batzordea hiru pertsonak osatuko dute, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzakoak izango dira. Horietako bat Ikerketa Programen arduraduna izango da, eta batzordeko lehendakaria izango da. Beste biak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuko dira, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria zein izango den adieraziko da, eta, betiere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari kategoria daukan pertsona bat izango da.

Balioespen Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Zerbitzu zuzendariaren ebazpen bidez.

Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean eta mugarik gabe.

4.– Balioespen Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu, eta balioetsiko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak.

c) Balioesteko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatzea.

5.– Balioespen Batzordeak ebazpen proposamena aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari. Proposamenak agindu honetako 9. artikuluak aipatzen duen edukia hartuko du barnean gutxienez.

6.– Balioespen Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak izango ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. artikulutik 27. artikulura bitartean xedatutakoa aplikatuko da.

8. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Lehiaketa bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV.,V., VI., VII., eta VIII. kapituluek arautzen dituzten laguntza-ildo bakoitzeko laguntzak.

2.– Aipatu kapituluek arautzen duten laguntza-ildo bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen hautaketa-irizpide objektiboak eta balioespena aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-ildo bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, agindu honen 26., 33., 40., 47., 54., eta 61. artikuluek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

3.– Kapituluren batean dirurik sobran geratzen bada, beste kapituluetarako erabiliko da, harik eta agortu arte, hurrenkera honetan: II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapitulua.

9. artikulua.– Ebazpena.

1.– Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, Balioespen Batzordeak egin duen proposamena ikusirik, 7. artikuluan xedatutakoaren arabera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak erabakiko du eskatutako laguntzak eman ala ez eman, ebazpen bakar baten bitartez.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

A.– Onartutako eskabideetan:

1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den zenbatekoa.

3.– FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatutako diruz lagundutako zenbatekoa, eta FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren arabera eman eta ordainduko dela.

4.– Proiektuak gauzatzeko epearen bukaera-data.

5.– Basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako, laguntza minimis izaerakoa dela adierazi beharko da, eta, berariaz aipatu Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

B.– Ukatutako eskabideetan:

1.– Eskabidea aurkezten duen pertsonaren edo sozietatearen izena, IFK edo NANa.

2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.

3.– Zehapen- edo -itzulketa- prozedura batean egonez gero, laguntza emateko, hura amaiturik izan beharko da. Prozeduraren amaieran laguntza publikoak eskuratzeko desgaikuntzan datzan ezarpena jartzen bada edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen bada, emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun-izaera eskuratzeko debekua izateagatik.

4.– Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena gehienez ere. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak ukatu direla jo beharko dute interesdunek, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legearen 44. artikuluarekin bat.

5.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete ebazpenaren aurka, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean ebazpenaren jakinarazpena hartu eta biharamunetik, edo hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluekin bat.

6.– Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez EHAAn argitaratuko da agindu honen babespean laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda; bertan, emandako kopuruak ere adieraziko dira, publizitate-helburuetarako.

10. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

1.– Laguntzak ematen dituen ebazpenean edo, hala badagokio, luzapen-ebazpenean ezarritako epean gauzatzea laguntzaren helburu den jarduera, betiere deialdi honen 11. artikuluan ezarritako gehienezko muga aintzat hartuta.

2.– Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.

3.– Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

4.– Onuradunek proiektuen emaitzak hedatzea.

5.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea jarduera edo proiektua partez edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

6.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

7.– Agindu honetako 5. artikuluko 4. paragrafoak xedatzen duena eragotzi gabe, beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati diruz laguntzen den ekintza bera finantzatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idatziz, beste diru-laguntza edo laguntza horiek eman dizkietela jakin eta egutegiko hamabost eguneko epean.

8.– Diru-laguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri eman behar diote Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz.

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

10.– Diruz laguntzen diren gastu eta jarduera guztietan eta haiei buruz argitaratzen diren informazio eta iragarki guztietan agerian jartzea erkidego-funtsek eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dituztela laguntzok, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuarekin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren III. eranskinarekin bat.

11.– Kontabilitate-liburuak, diligentzia-erregistroak eta behar bezala ikuskatutako gainerako dokumentuak izatea, merkataritza-legeriak exijitutako baldintzetan, eta kontabilitate bereiziko sistema bat edo kontabilitateko kode egoki bat izatea, deialdi bakoitzean finantzatzen den inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako, araudiak xedatzen dituen kontrol-lanak egin ahal izateko.

12.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde egin behar dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak bete beharra duten bitartean.

11. artikulua.– Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea.

1.– Agindu honetan bildutako laguntzei dagozkien gastuak urtean edo hainbat urtetan gauzatu ahal izango dira. Diruz lagun daitezkeen ekintzak 2016ko aurrekontu-ekitaldian hasi behar dira.

2.– Urtebete irauten duten proiektuak gauzatzeko epea 2016. urteko abenduaren 31 artekoa izango da, baina luzatu egin ahalko da, 15.4. artikuluarekin bat. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2017ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea.

3.– Hainbat urtetarako proiektuak gauzatzeko epea 2017ko abenduaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, luzatu egin ahal izango da, 15. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, eta luzatutako proiektuak gauzatzeko gehienezko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da.

12. artikulua.– Gastua justifikatzea.

1.– Laguntzen den proiektua gauzatu dela justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan:

a) Jarduerak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa dakarrena.

b) Jatorrizko fakturak eta egiaztapen-balio bera duten gainerako dokumentuak, zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan baliotasuna edo administrazio-eraginkortasuna dutenak.

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

d) Kasua bada. diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eta eguneraturik dituela jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela egiaztatzeari dagokionez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, ofizioz. Hala eta guzti ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen inplizitu hori laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

3.– Laguntzak modu egokian kudeatu eta ordaintzen direla egiaztatze aldera, egindako gastua egiaztatzen duten agiriak aurkezteko epea, gehienez, 2017ko urtarrilaren 31ra artekoa izango da urtebeteko proiektuetarako, eta 2018ko urtarrilaren 31ra artekoa, berriz, hainbat urtetarako proiektuetarako.

Luzapena emango balitz, egindako gastua justifikatzeko agiriak aurkezteko azken eguna izango da emandako luzapena bukatu eta hurrengo hilabeteko azken eguna.

4.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahalko ditu egoki baderitzo; betiere, eskaera arrazoituta.

13. artikulua.– Ordainketa.

1.– Ordainketa egiteko, aurretik eskatu eta gastua justifikatu beharra dago, aurreko artikuluan adierazitako agiriak aurkeztuz.

2.– FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura ematen diren laguntzak Erakunde Ordaintzailearen bidez ordainduko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat, Erakunde Ordaintzaileko zuzendariak horretarako ebazpenak eman ondoren. Gastua zuen helbururako erabili izana justifikatu ondoren egingo da ordainketa hori.

3.– Ez da ordainduko laguntzaren aurrerakinik.

4.– Urte bakoitzean, ordainketak kontura edo zatika egin daitezke, proiektuak gauzatzeko erritmoaren arabera. Horretarako, interesdunek eskatu egin behar dute aurretik. Gehienez ere, konturako hiru ordainketa egingo dira urte bakoitzeko. Konturako ordainketa eskatzeko eskabidearekin batera, 12.1 artikuluak aipatzen dituen dokumentuak aurkeztuko dira. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzeko badira, urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa ekitaldi bakoitzean egingo da, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen testu bateginaren 111. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

5.– Ordainketa eskatzeko eskabidearekin batera, 12.1 artikuluak aipatzen dituen dokumentuak aurkeztuko dira.

6.– Inbertsioak gehieneko epeen barruan egiten ez badira, luzapenak barne, edo inbertsioa egin izanaren egiaztagiriak epe barruan aurkezten ez badira, ondorio hauek sortuko dira:

● FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatzen den laguntza zatiari dagokionez, funtsa zati hori ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren 38. artikuluarekin bat.

● Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan-kasuan, agindu honen 16. artikuluak diru-laguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.

7.– Pertsona fisiko edo juridikoek osatutako izaera juridikorik gabeko taldeen kasuan (talde eragileak edo berrikuntza-taldeak), talde eragileak edo berrikuntza-taldeak izendatutako kideari ordainduko zaio, funtsen hartzaile gisa, eta hark banatuko ditu taldeko kideen artean.

8.– Zehapen- edo -itzulketa- prozedura batean egonez gero, emandako laguntza ordaintzeko, hura amaiturik izan beharko da. Prozedura bukatu eta laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza ezarri bada, edo itzulketa egiteko betekizuna, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun-izaera eskuratzeko debekua izateagatik, eta diru-laguntza ez da inolaz ere ordainduko.

14. artikulua.– Kontratazioa.

1.– Onuradunak onuradun ez diren hirugarren batzuk azpikontratatu ahalko ditu jarduera osorik edo zati batean egiteko. Proiektua gauzatzeko kontratua diruz lagunduko den jardueraren % 100ekoa ere izan daiteke.

2.– Hirugarren bati kontratatutako lanaren zenbatekoa diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20 baino handiagoa baldin bada –dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa izanik–, kontratu idatzi bat egin beharko da; Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak baimena eman beharko du kontratu hori egiteko, kontratua formalizatu aurretik eta eskabidea aurkeztu ondoren.

3.– Ezin da kontratua zatikatu zenbatekoa murriztu eta 2. paragrafoko betekizunak bete beharrik ez izateko helburuz.

4.– Kontratistek onuradunarekiko besterik ez dute obligaziorik; eta onuradunak dauka diruz lagundutako jarduera ondo burutzearen erantzukizuna, erabat, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren aurrean.

5.– Aurreko atalean jasotakoa betetzeko, onuradunei dagokie diru-laguntza jasoko duen jarduera gauzatzeko beste inorekin ezer kontzertatuz gero, beste horrek ere agindu honek ezarritako mugak errespetatuko dituela ziurtatzea, diruz laguntzeko modukoak diren gastuen zenbatekoari eta izaerari dagokienez; kontratistek agindu honetako 10. artikuluko 6. paragrafoan adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzeko aukera eman.

6.– Alabaina, onuradunak ezingo du diruz lagundutako jarduera gauzatzea honako hauekin hitzartu, ez guztiz ez hein batean:

A.–Dekretu honetako 5. artikuluko 3. eta 9. paragrafoetan ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoekin.

B.– Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste diru-laguntza batzuk jaso dituzten pertsona fisiko edo juridikoekin.

C.– Ordainketa gisa, eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin bat ordaindu behar zaien bitartekari edo aholkulariekin, non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioari dagokionez.

D.– Onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisiko edo juridikoekin, honakoren bat gertatzen denean izan ezik:

1.– Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egiten bada.

2.– Aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren baimena jasotzen bada.

E.– Deialdi eta programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsona fisiko edo juridikoak.

15. artikulua.– Diru-laguntzak emateko baldintzen aldaketa eta inbertsioa egiteko epeen luzapena.

1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batek emandako beste laguntza edo diru-laguntzaren bat lortzen bada, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea, betiere agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea gordetzen badira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak egoera berrira egokitzeko, eta, dagokionean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulketa-prozedura hasiko du.

2.– Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, onartutako proiektua edo jarduera ez bada gauzatzen aurreikusitako epeetan edo hainbat urtetarako proiektuen kasuan, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatu egiten bada baina proiektua ez bada funtsean aldatzen eta, betiere, deialdi honetako gutxieneko eskakizunak betetzen badira eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, idatziz, baina diru-laguntza emateko ebazpena ez da aldatuko.

Aitzitik, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, onartutako proiektua ez bada gauzatzen aurreikusitako epeetan, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatu egiten bada eta horren guztiaren ondorioz proiektua funtsean aldatzen bada baina laguntza helburu bererako erabiltzen bada, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, idatziz, eta diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahalko da. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du.

Proiektua funtsean aldatzen dela ulertuko da, baldin eta proiektuan hasiera batean ezarritako helburuetako bat modu nabarmenean aldatzen bada edo kentzen bada, gauzatzeko faseetako bat bertan behera uzten bada eta, era berean, proiektuan parte hartzen duen eragileetako bat ordezten bada edo proiektutik baztertzen bada.

3.– Gastuaren behin betiko eta benetako kostua laguntza emateko baliatu zen aurrekontua baino txikiagoa bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen bidez, eta, ondoren, diru-laguntzaren portzentajea oinarri berriari aplikatuko zaio.

4.– Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu –laguntza emateko ebazpenaren arabera inbertsioa edo gastua bukatu behar den eguna baino egutegiko 30 egun lehenago aurkeztu beharko luke eskaera–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak inbertsioa egiteko epea luzatu ahalko du, ebazpen baten bidez, hasieran onartutako diru-laguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko du. Alde horretatik, proiektuak gauzatzeko gehieneko epea inolaz ere ez da izango luzeagoa agindu honen 11. artikuluak xedatzen duena baino.

16. artikulua.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Eskatzaileek atzera egin ahalko dute; betiere, laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera bat helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

2.– Onuradunek uko egin ahal izango diete emandako laguntzei, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 10.3 artikuluan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra dute onuradunek–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera bat helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

Ukoa onartutakoan, automatikoki, deialdiaren ebazpenaren bidez onartutako eskubidea galduko du onuradunak, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

17. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Baldin eta onuradunek ez badute betetzen agindu honetako betebeharren bat edo diru-laguntza emateko ebazpenak finkatzen duen baldintzaren bat, proiektua ez badute osorik gauzatzen eta horren ondorioz erabat hutsaltzen badute laguntzaren helburua, edo diru-laguntzak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badaude, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluaren eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera, laguntzak ematen dituen organo eskudunak baldintzak ez betetzeagatiko espedientea izapidetu, interesduna entzun, eta, ebazpen baten bidez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partzialki edo osorik, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzularaziko dizkio, osorik edo partzialki (proiektuaren gauzatze-mailaren arabera), Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikuluarekin bat etorriz, betiere, alde batera utzi gabe egokitzat jotzen diren gainerako ekintzak.

Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

2.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zigor-prozedura has dezan.

18. artikulua.– Bateragarritasunak.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede bererako emandako beste edozeinekin, betiere diru-laguntza guztien baturak gainditzen ez baditu 26., 33., 40., 47., 54., eta 61. artikuluek egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituz gero, programa honen babespean emandako diru-laguntzari kendu egingo zaio gaindikinari dagokion zenbatekoa.

19. artikulua.– Datuen babesa

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

II. KAPITULUA
NEKAZARITZA-PRODUKTIBITATEAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN ALORREAN BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO ELKARTEKO (EIPs) TALDE OPERATIBOAK SORTZEKO ETA MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK

20. artikulua.– Xedea eta helburua.

1.– EIPs Berrikuntzarako Europako Elkarteko talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko eta proiektu pilotu honen kostu zuzenak estaltzeko laguntzak arautzea da kapitulu honen xedea.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Elkarlana sustatzea aurrera egiteko, berrikuntzen bitartez, landa-ingurunearen lehiakortasunean.

● Nekazaritzan ekoizpen ekologikoa sustatzea.

●Sektorearen parte-hartzea eta elkarlana sustatzea berrikuntza-proiektuetan.

21. artikulua.– Onuradunak.

Talde operatiboak izan daitezke kapitulu honek araututako laguntzen onuradun, talde operatibotzat ulertuz EIPs-en helburuen baitan arazo zehatz bat konpontzeko edo aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako talde bat, beren helburuak lortzeko proiektuak garatzeko asmoz.

Talde operatibo batek ez du nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatua izan behar du; horietatik batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

22. artikulua.– Berariazko eskakizunak.

Agindu honetako 5. artikuluko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuek jarduera berriak har ditzatela. Inolaz ere ez dagoeneko gauzatzen ari den jarduerarik.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena, bai eta produktibitatea eta baliabideen kudeaketa iraunkorra sustatzeko helburua –EIPs-en helburua– lortzen laguntzeko ekarpenarena ere.

c) Talde operatiboko kideen zerrenda eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez, gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Talde operatiboko kide bat izendatzea funtsen hartzaile; horrek banatuko ditu funtsok gainerako kideen artean.

23. artikulua.– Berariazko dokumentazioa.

Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioaz gain, derrigorrez, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Agindu honen 21.2 artikuluan aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpen bat, honako hau dioena:

a) Aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla.

b) Proiektuaren emaitza zabaltzeko konpromisoa hartzen duela, EIPs-en sarearen bidez.

24. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

1.– Diruz laguntzeko gastuak.

A.– Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen gastuak;

B.– Proiektu bat bideragarri egiteko, dagokion eremuan egindako dinamizazio-, bultzatze- eta animazio-jardueren gastuak;

C.– Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak.

D.– Proiektu pilotuak egiteko berezko eta beharrezko gastuak.

E.– Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean gastuak, onuradunak gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile ezberdinetakoak– eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa kontratu aurretik, edo zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez izan aski erakunde –haiek egin, eman edo entregatu ahal dituztenak–, edo salbu eta diru-laguntzearen aurretik egin gastua.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztu beharko baitira– eragingarritasun- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta proposamen ekonomiko abantailatsuaren alde egiten ez bada, egindako hautua berariaz egindako txosten baten bidez justifikatu beharko da.

25. artikulua.– Proiektuak hautatzeko eta balioesteko irizpideak.

Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko – bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 26. artikuluarekin bat–, balioespen-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:

1) Proiektuaren ezaugarriak: 35 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 7 puntu, gehienez.

B.– Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 8 puntu, gehienez.

C.– Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 8 puntu, gehienez.

D.– Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 3 puntu, gehienez.

E.– Komunikazio- eta hedapen-plana: 3 puntu, gehienez.

F.– Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 3 puntu, gehienez.

G.– Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 3 puntu, gehienez.

2) Talde operatiboaren xedea: 20 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Talde operatiboaren helburuak garbi ezartzea: 8 puntu, gehienez.

B.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea helburuak: 8 puntu, gehienez.

C.– Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 4 puntu, gehienez.

3) Talde operatiboaren osaera: 10 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Talde operatiboa osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 4 puntu, gehienez.

B.– Beste talde operatibo batzuekin elkarlanean aritzea: puntu bat, gehienez.

C.– Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 3 puntu, gehienez.

D.– Talde operatibokoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: puntu bat, gehienez.

E.– Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: puntu bat, gehienez.

4) Brokering Innovation prozesuaren faseren batean parte hartzea: 15 puntu, gehienez.

5) Nekazaritzako elikagaien euskal eremuko zentro teknologiko edo ikerketa-zentro batean parte hartzea: 15 puntu, gehienez.

6) Berrikuntza aintzat hartzen duten FEADER neurriekin eta beste finantziazio-tresna batzuekin konbinatzea (H2020, FEADER, funts nazionalak edo beste batzuk): 5 puntu, gehienez.

26. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehienezko portzentajea diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 izango da, Europak lagundutako finantziazio-tasa portzentaje horrentzako % 80 izanik.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 25. artikuluan ezarritako ponderazioa aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 90 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «talde operatiboaren xedea» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

III. KAPITULUA
PROIEKTU PILOTUAK ETA PRODUKTU, PRAKTIKA, PROZESU ETA TEKNOLOGIA BERRIAK GARATZEKO LAGUNTZAK

27. artikulua.– Xedea eta helburua.

1.– Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, prozesu, zerbitzu eta teknologia berriak garatzeko laguntzak –berrikuntza-taldeen lankidetza-planteamenduetatik sortutakoak– arautzea da kapitulu honen xedea.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Elkarlana sustatzea aurrera egiteko, berrikuntzen bitartez, landa-ingurunearen lehiakortasunean.

●Sektorearen parte-hartzea eta elkarlana sustatzea berrikuntza-proiektuetan.

28. artikulua.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute; horietatik, batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

29. artikulua.– Berariazko eskakizunak.

Agindu honetako 5. artikuluko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuek jarduera berriak har ditzatela. Inolaz ere ez dagoeneko gauzatzen ari den jarduerarik.

2.– Nekazaritza-, elikadura- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzera bideratuak izan daitezela proiektuak.

3.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez, gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat izendatzea funtsen hartzaile; horrek banatuko ditu funtsok gainerako kideen artean.

30. artikulua.– Berariazko dokumentazioa.

Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioaz gain, derrigorrez, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Agindu honen 29.3 artikuluan aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

31. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A.– Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B.– Proiektu bat bideragarri egiteko, dagokion eremuan egindako dinamizazio-, bultzatze- eta animazio-jardueren gastuak;

C.– Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak.

D.– Proiektu pilotuak gauzatzeko egin behar diren berezko gastuak.

E.– Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean gastuak, onuradunak gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile ezberdinetakoak– eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu aurretik, edo zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez izan aski erakunde –haiek egin, eman edo entregatu ahal dituztenak–, edo salbu eta diru-laguntzearen aurretik egin bada gastua.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztu beharko baitira– eragingarritasun- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta proposamen ekonomiko abantailatsuaren alde egiten ez bada, egindako hautua berariaz egindako txosten baten bidez justifikatu beharko da.

32. artikulua.– Proiektuak hautatzeko eta balioesteko irizpideak.

Kapitulu honek hartzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko –proiektu bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 33. artikuluarekin bat–, balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B.– Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C.– Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D.– Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E.– Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F.– Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G.– Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen xedea: 25 puntu, gehienez.

A.– Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea helburuak: 10 puntu, gehienez.

C.– Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

A.– Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B.– Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C.– Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D.– Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E.– Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

33. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehienezko portzentajea diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 izango da, % 80 izanik portzentaje horrentzako Europak lagundutako finantziazio-tasa.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 32. artikuluan ezarritako ponderazioa aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 90 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen xedea» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

IV. KAPITULUA
ERAGILE TXIKIEN ARTEKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK, ELKARREKIN DITUZTEN LAN-PROZESUAK ANTOLATZEKO ETA INSTALAZIOAK ETA BALIABIDEAK PARTEKATZEKO, BAITA TURISMOA GARATZEKO ETA MERKATURATZEKO ERE

34. artikulua.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak arautzea, elkarrekin dituzten lan-prozesuak antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak garatzeko edo merkaturatzeko ere, landa-eremuetako eragile txikiei lagunduz eskalako ekonomiak bilatzen, horrelako laguntzarik ez baitute bakarka aritzen direnean.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Ekonomia-jardueren garapen-aukerak ikertzea eta sustatzea, landa-eremuan enplegua sortzeko.

● Turismo-baliabideen garrantzia azpimarratzea.

● Euskadi markaren garapena sustatzea.

35. artikulua.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Eragile txikiak izan daitezke, Batzordearen 2003/361 Gomendioak emandako definizioaren arabera mikroenpresak eragile txikitzat hartuz, edo, laguntza eskatzeko unean, jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoak, edo bien arteko konbinazioa.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

36. artikulua.– Berariazko eskakizunak.

Agindu honetako 5. artikuluko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuek jarduera berriak har ditzatela. Inolaz ere ez dagoeneko gauzatzen ari den jarduerarik.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez, gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat izendatzea funtsen hartzaile; horrek banatuko ditu funtsok gainerako kideen artean.

37. artikulua.– Berariazko dokumentazioa.

Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioaz gain, derrigorrez, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Agindu honen 36.2 artikuluan aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

38. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

1.– Diruz laguntzeko gastuak.

A.– Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B.– Proiektu bat bideragarri egiteko, dagokion eremuan egindako dinamizazio-, bultzatze- eta animazio-jardueren gastuak;

C.– Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak.

D.– Proiektu pilotuak gauzatzeko egin behar diren berezko gastuak.

E.– Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean gastuak, onuradunak gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile ezberdinetakoak– eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu aurretik, edo zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez izan aski erakunde –haiek egin, eman edo entregatu ahal dituztenak–, edo salbu eta diru-laguntzearen aurretik egin bada gastua.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztu beharko baitira– eragingarritasun- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta proposamen ekonomiko abantailatsuaren alde egiten ez bada, egindako hautua berariaz egindako txosten baten bidez justifikatu beharko da.

39. artikulua.– Proiektuak hautatzeko eta balioesteko irizpideak.

Kapitulu honek hartzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko –proiektu bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 40. artikuluarekin bat–, balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B.– Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C.– Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D.– Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E.– Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F.– Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G.– Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen xedea: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea helburuak: 10 puntu, gehienez.

C.– Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B.– Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C.– Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D.– Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E.– Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

40. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehienezko portzentajea diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 izango da, % 80 izanik portzentaje horrentzako Europak lagundutako finantziazio-tasa.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 39. artikuluan ezarritako ponderazioa aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 90 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen xedea» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

V. KAPITULUA
HORNIDURA-KATEKO ERAGILEEN ARTEKO LANKIDETZA HORIZONTAL ETA BERTIKALERAKO LAGUNTZAK, BANAKETA-KATE LABURRAK ETA TOKIKO MERKATUAK SORTZEKO ETA GARATZEKO, ETA, BANAKETA-KATE LABURREN ETA TOKIKO MERKATUEN GARAPENARI LOTUTA, PRODUKTUAK TOKIAN-TOKIAN EZAGUTARAZTEKO JARDUERAK EGITEKO

41. artikulua.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei emateko laguntzak arautzea, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jarduerak gauzatzeko ere.

2.– Honako hau da kapitulu honetako laguntzen helburua:

● Banaketa-kate laburren garapena bultzatzea eta tokiko merkatuak sustatzea.

42. artikulua.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Ekoizleen kasuan, ustiategitako titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du. Ekoizleen erakundeen kasuan, edozein dela ere erakundearen araubide juridikoa, gutxienez % 50 ustiategiko titular izan beharko dira, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

43. artikulua.– Berariazko eskakizunak.

Agindu honetako 5. artikuluko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuek jarduera berriak har ditzatela. Inolaz ere ez dagoeneko gauzatzen ari den jarduerarik.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) proiektu berritzailearen deskribapena.

b) aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez, gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat izendatzea funtsen hartzaile; horrek banatuko ditu funtsok gainerako kideen artean.

44. artikulua.– Berariazko dokumentazioa.

Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioaz gain, derrigorrez, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Agindu honen 43.2 artikuluan aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

45. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A.– Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B.– Proiektu bat bideragarri egiteko, dagokion eremuan egindako dinamizazio-, bultzatze- eta animazio-jardueren gastuak;

C.– Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak.

D.– Proiektu pilotuak gauzatzeko egin behar diren berezko gastuak.

E.– Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean gastuak, onuradunak gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile ezberdinetakoak– eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu aurretik, edo zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez izan aski erakunde –haiek egin, eman edo entregatu ahal dituztenak–, edo salbu eta diru-laguntzearen aurretik egin bada gastua.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztu beharko baitira– eragingarritasun- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta proposamen ekonomiko abantailatsuaren alde egiten ez bada, egindako hautua berariaz egindako txosten baten bidez justifikatu beharko da.

46. artikulua.– Proiektuak hautatzeko eta balioesteko irizpideak.

Kapitulu honek hartzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko –proiektu bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 47. artikuluarekin bat–, balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B.– Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C.– Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D.– Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E.– Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F.– jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G.– Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen xedea: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea helburuak: 10 puntu, gehienez.

C.– Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B.– Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C.– Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D.– Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E.– Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

47. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehienezko portzentajea diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 izango da, % 80 izanik portzentaje horrentzako Europak lagundutako finantziazio-tasa.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 46. artikuluan ezarritako ponderazioa aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 90 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Laguntzaren % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen xedea» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

VI. KAPITULUA
KLIMA-ALDAKETA ARINTZEKO EDO HORRETARA EGOKITZEKO EKINTZA BATERATUAK ETA MARTXAN DAUDEN INGURUMEN-PROIEKTUEN ETA -PRAKTIKEN PLANTEAMENDU BATERATUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAK

48. artikulua.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da eragileen elkarlanerako laguntzak arautzea, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko ekintza bateratuak garatzeko, eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken gaineko planteamendu bateratua egiteko.

2.– Honako hau da kapitulu honetako laguntzen helburua:

● Ingurumena eta abereen ongizatea errespetatzen duten nekazaritza-ekoizpen eta -praktika sistemak sustatzea.

● Kontsumitzeko uraren erabilera globalean eraginkortasuna sustatzea.

● Nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-jardueretan sortutako azpiproduktuak kudeatzea eta baloratzea.

49. artikulua.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

50. artikulua.– Berariazko eskakizunak.

Agindu honetako 5. artikuluko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuek jarduera berriak har ditzatela. Inolaz ere ez dagoeneko gauzatzen ari den jarduerarik.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) proiektu berritzailearen deskribapena.

b) aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez, gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat izendatzea funtsen hartzaile; horrek banatuko ditu funtsok gainerako kideen artean.

51. artikulua.– Berariazko dokumentazioa.

Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioaz gain, derrigorrez, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Agindu honen 50.2 artikuluan aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

52. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A.– Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B.– Proiektu bat bideragarri egiteko, dagokion eremuan egindako dinamizazio-, bultzatze- eta animazio-jardueren gastuak;

C.– Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak.

D.– Proiektu pilotuak gauzatzeko egin behar diren berezko gastuak.

E.– Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– «Nekazaritza eta ingurumena eta klima», «Nekazaritza ekologikoa» eta «Baso eta ingurumenari eta klimari buruzko zerbitzuak eta basoen zaintza» neurrietan oinarritutako jardueren inguruko proiektuen kasuetan, ez dira diruz laguntzekoak izango hartutako ingurumen konpromisoetatik sortutako ordainketak, zein neurri horietatik babestuak izan beharko baitira.

3.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean gastuak, onuradunak gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile ezberdinetakoak– eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu aurretik, edo zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez izan aski erakunde –haiek egin, eman edo entregatu ahal dituztenak–, edo salbu eta diru-laguntzearen aurretik egin bada gastua.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztu beharko baitira– eragingarritasun- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta proposamen ekonomiko abantailatsuaren alde egiten ez bada, egindako hautua berariaz egindako txosten baten bidez justifikatu beharko da.

53. artikulua.– Proiektuak hautatzeko eta balioesteko irizpideak.

Kapitulu honek hartzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko –proiektu bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 54. artikuluarekin bat–, balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B.– Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C.– Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D.– Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E.– Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F.– Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G.– Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen xedea: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea helburuak: 10 puntu, gehienez.

C.– Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B.– Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C.– Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D.– Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E.– Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

54. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehienezko portzentajea diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 izango da, % 80 izanik portzentaje horrentzako Europak lagundutako finantziazio-tasa.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 53. artikuluan ezarritako ponderazioa aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 90 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen xedea» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

VII. KAPITULUA
HORNIDURA-KATEKO ERAGILEEN ARTEKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK, ELIKAGAIETAN, ENERGIA-EKOIZPENEAN ETA PROZESU INDUSTRIALETAN ERABILTZEKO BIOMASAREN HORNIDURA IRAUNKOR BAT LORTZEKO

55. artikulua.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da banaketa-kateko eragileen lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak arautzea, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko.

Kontua da biomasaren hornidura-katean aritzen diren eragileen gaitasuna handitzea, biomasa hori energia-helburuetarako erabiltzeko: dela basoak kudeatzeko, ustiatzeko eta kontserbatzeko edo dela biomasatik bioenergia sortzeko erregai bezala erabiltzeko produktuak ateratzeko eta, hala, kateko maila bakoitzaren balio erantsia eta lehiakortasuna handitzeko eta eragileen artean sinergia eta elkarlana sorrarazteko lankidetza-proiektuko fase operatibo guztietan.

2.– Honako hau da kapitulu honetako laguntzen helburua:

● Nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-jardueretan sortutako azpiproduktuak kudeatzea eta baloratzea.

56. artikulua.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Entitate horiek baso-plangintza iraunkor bat egiten eta energia-hazkuntza modura basoak zaintzen eta ustiatzen aritu behar dira. Gainera, biomasa eraldatua energia modura erabiltzeko eta biomasa erabiliz energia sortzeko instalazioak egiteko inbertsioak egin behar dituzte. Era berean, energia-iturri modura erabiltzeko biomasaren ustiaketa-katean parte hartzen duten beste eragile batzuekin lankidetza-kontratuak egin izana egiaztatu behar dute.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

57. artikulua.– Berariazko eskakizunak.

Agindu honetako 5. artikuluko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuek jarduera berriak har ditzatela. Inolaz ere ez dagoeneko gauzatzen ari den jarduerarik.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez, gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat izendatzea funtsen hartzaile; horrek banatuko ditu funtsok gainerako kideen artean.

58. artikulua.– Berariazko dokumentazioa.

Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioaz gain, derrigorrez, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Agindu honen 57.2 artikuluan aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

59. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A.– Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B.– Proiektu bat bideragarri egiteko, dagokion eremuan egindako dinamizazio-, bultzatze- eta animazio-jardueren gastuak.

C.– Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak.

D.– Proiektu pilotuak gauzatzeko egin behar diren berezko gastuak.

E.– Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean gastuak, onuradunak gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile ezberdinetakoak– eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu aurretik, edo zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez izan aski erakunde –haiek egin, eman edo entregatu ahal dituztenak–, edo salbu eta diru-laguntzearen aurretik egin bada gastua.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztu beharko baitira– eragingarritasun- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta proposamen ekonomiko abantailatsuaren alde egiten ez bada, egindako hautua berariaz egindako txosten baten bidez justifikatu beharko da.

60. artikulua.– Proiektuak hautatzeko eta balioesteko irizpideak.

Kapitulu honek hartzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko –proiektu bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 55. artikuluarekin bat–, balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B.– Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C.– Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D.– Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E.– Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F.– Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G.– Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

1.– Berrikuntza-taldearen xedea: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea helburuak: 10 puntu, gehienez.

C.– Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

1.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B.– Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C.– Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D.– Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E.– Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

61. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehienezko portzentajea diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 izango da, % 80 izanik portzentaje horrentzako Europak lagundutako finantziazio-tasa.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 60. artikuluan ezarritako ponderazioa aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Laguntzaren % 90 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Laguntzaren % 80 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Laguntzaren % 70 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Laguntzaren % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Laguntzaren % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Laguntzaren % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Laguntzaren % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Laguntzaren % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Laguntzaren % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Laguntzaren % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen xedea» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

VIII. KAPITULUA
NEKAZARITZA-JARDUERAK DIBERTSIFIKATZEKO LAGUNTZA EMATEA HONAKO HAUEKIN ZERIKUSIA DUTEN JARDUERETARAKO: OSASUN-ARRETA, GIZARTERATZEA, KOMUNITATEAK BABESTUTAKO NEKAZARITZA ETA INGURUMENAREN ETA ELIKADURARI BURUZKO HEZIKETA

62. artikulua.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak arautzea, honako hauekin zerikusia duten jardueretara aldatzeko: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenari eta elikadurari buruzko heziketa.

2.– Honako hau da kapitulu honetako laguntzen helburua:

● Ekonomia-jardueren garapen-aukerak ikertzea eta sustatzea, landa-eremuan enplegua sortzeko.

63. artikulua.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Ezinbestekoa da lehen sektoreko entitate baten partaidetza. Ekoizleen kasuan, ustiategitako titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

64. artikulua.– Berariazko eskakizunak.

Agindu honetako 5. artikuluko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuek jarduera berriak har ditzatela. Inolaz ere ez dagoeneko gauzatzen ari den jarduerarik.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez, gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat izendatzea funtsen hartzaile; horrek banatuko ditu funtsok gainerako kideen artean.

65. artikulua.– Berariazko dokumentazioa.

Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioaz gain, derrigorrez, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Agindu honen 64.2 artikuluan aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

66. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A.– Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B.– Proiektu bat bideragarri egiteko, dagokion eremuan egindako dinamizazio-, bultzatze- eta animazio-jardueren gastuak;

C.– Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak.

D.– Proiektu pilotuak gauzatzeko egin behar diren berezko gastuak.

E.– Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean gastuak, onuradunak gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile ezberdinetakoak– eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu aurretik, edo zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez izan aski erakunde –haiek egin, eman edo entregatu ahal dituztenak–, edo salbu eta diru-laguntzearen aurretik egin bada gastua.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztu beharko baitira– eragingarritasun- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta proposamen ekonomiko abantailatsuaren alde egiten ez bada, egindako hautua berariaz egindako txosten baten bidez justifikatu beharko da.

67. artikulua.– Proiektuak hautatzeko eta balioesteko irizpideak.

Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko – bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 68. artikuluarekin bat– balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B.– Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C.– Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D.– Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E.– Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F.– Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G.– Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

1.– Berrikuntza-taldearen xedea: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea helburuak: 10 puntu, gehienez.

C.– Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

1.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori balioesteko, honakoak hartuko dira kontuan:

A.– Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B.– Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C.– Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D.– Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E.– Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

68. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehienezko portzentajea diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 izango da, % 80 izanik portzentaje horrentzako Europak lagundutako finantziazio-tasa.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 67. artikuluan ezarritako ponderazioa aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Laguntzaren % 90 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Laguntzaren % 80 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Laguntzaren % 70 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Laguntzaren % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Laguntzaren % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Laguntzaren % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Laguntzaren % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Laguntzaren % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Laguntzaren % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Laguntzaren % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen xedea» balioespen-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala