Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2441

EBAZPENA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko maiatzaren 27koa, honako ebazpen honen hutsen zuzenketa egiten duena: «Ebazpena, 2016ko apirilaren 12koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiteko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiteko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpeneko testuan (2016ko apirilaren 25eko EHAA, 77. zk.) hutsak gertatu direnez, zuzenketak egiten dira ondoren:

2016/1718 (25/2) orrialdean, Bigarren Oinarrian, 1.j) paragrafoan, honakoa dioenean:

«...Baimen horrek indarrean egon beharko du Hamabosgarren oinarrian aurreikusitako Prestakuntza-ikastaroa amaitzen denean eta praktikaldiak iraun bitartean.»

Honakoa esan behar du:

«...Baimen horrek indarrean egon beharko du hamabosgarren oinarrian aurreikusitako prestakuntza-ikastaroa hasi baino lehen, eta, uneoro egon beharko da indarrean, orobat, prestakuntza-aldiak eta praktikaldiak irauten duten bitartean.»

Arkauti, 2016ko maiatzaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala