Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2418

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia. Diru-baliabide horien bidez finantzatuko dira, 2016. urtean, laneratze-zerbitzuko prestakuntza-baliabideei buruzko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako laguntzak, kontratatzeko konpromisoa dakarren prestakuntza izan dadin.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2016ko maiatzaren 31ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, esleitu egin ditu zenbait diru-baliabide, zehazki, laneratze-zerbitzuko prestakuntza-baliabideei buruzko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, 2016. urtean; eta, Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) letran xedatutakoarekin bat –maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuan onartu ziren estatutu horiek–, Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio haiek argitara ematea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko maiatzaren 31ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira, zehazki, laneratze-zerbitzuko prestakuntza-baliabideei buruzko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzekoak, 2016. urtean –ebazpen honen eranskinean dago jasota dekretukoa–.

Bigarrena.– Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabaki horrek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Jakitera ematea argitaratzen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakiokeela organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKI-PROPOSAMENA, ZEINAREN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA LANERATZE-ZERBITZUKO PRESTAKUNTZA-BALIABIDEEI BURUZKO ABENDUAREN 23KO 327/2003 DEKRETUAREN II. KAPITULUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZAK FINANTZATZEKO, 2016. URTEAN, KONTRATATZEKO KONPROMISOA DAKARREN PRESTAKUNTZA IZAN DADIN

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluaren helburua diru-laguntza hauek erregulatzea da: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko bulegoetan eta orientazio-zerbitzuen sarean izan diren enplegu-eskatzaileak laneratzeko zerbitzuko prestakuntza-ekintzak finantzatzeko diren laguntzak, hain justu ere; betiere, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten langabeek euren prestakuntza profesionala hobe dezaten eta lan-merkatuan hobeto koka daitezen.

Kontratatzeko konpromisoa dakarren prestakuntza-modalitateak berebiziko garrantzia du, bai ematen dituen aukerengatik bai laneratzeko neurria izateagatik; abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren 13.3.a) artikuluan dago honela araututa: lan-merkatuan eskuragarri ez dauden lanerako profiletako giza baliabideen premiak dituzten enpresek langileak gaineratzeko berariazko prestakuntza, betiere modu efektiboan gaineratzeko berariazko kualifikazioaren osagarria behar badute.

327/2003 Dekretua aldatu egin da, apirilaren 15eko 62/2014 Dekretuaren bitartez aldatu ere (2014ko apirilaren 24ko EHAA), enplegurako prestakuntzaren arloan, prestakuntza-eskaintza kudeatu eta finantzatzeko, barnean hartuta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko ekintzak, EAEn Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez egitekoak.

Gaur egun, araubide berri baterako izapideak egiten ari dira EAEn enplegurako prestakuntza profesionaleko zerbitzua arautzeko, martxoaren 22ko 4/2015 Errege Lege Dekretuak eta, lan arloan, enplegurako lanbide-heziketako sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legeak egindako sistema-aldaketak sorrarazitako egoera berrira egokitzeko xedez, horrek 327/2003 Dekretua indargabetuko baitu.

Arau berriak onartu bitartean, euskal enpresek langileak hartzeko premiazko beharrizanei erantzuna eman behar zaie; beraz, kontratazio-konpromisoa duen prestakuntza-modalitatea finantzatzeko baino ez da baliatuko erabaki honetan onartutako zuzkidura ekonomikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresa-sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eskumena, urriaren 13ko 3/2011 Legeak xedatu bezala. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, hasieratik, 2011ko urtarrilaren 1az geroztik, bere gain hartu du, laneko legedia betearazteko arloan, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak kudeatzeko ardura, zehazki, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan; eta bere gain hartu ditu, halaber, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko zenbait zuzendaritzak enplegu-politika aktiboen arloan betetzen zituzten eginkizunak. Eginkizun horien artean dago 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako laguntza-programa kudeatzea.

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretua indarrean dago, eta, 49.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, II. kapituluan aurreikusitako laguntza-eskabideak aurkezteko epeak urte osoa iraungo du. Artikulu berean zehazten denez, publikotasun-printzipioaren ondorioetarako, urtero emango da aditzera aipatutako laguntzak finantzatzeko kreditu esleituen zenbatekoa, edo, halakorik bada, hura eguneratzearen ondorioz ateratzen den zenbatekoa.

Halaber, 327/2003 Dekretuaren 54.1 artikuluan xedatuta dago aipatutako dekretu horren helburua betetzera bideratutako baliabide ekonomikoak EAEko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako direla; eta, emango diren laguntzen guztizko bolumenaren muga EAEko Aurrekontu Orokorretan kontsignatutako zenbatekoa izango dela, edo hori eguneratzearen ondoriozkoa, baldin eta aurrekontuetan aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat.

Bestetik, laguntzen kudeaketa-organoa aldatu denez gero, eta publikotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak betetze aldera, komeni da laguntzen onuradun izan daitezkeenei jakinaraztea diru-laguntzak kudeatzeko prozedurako zenbait alderdi aldatu egin direla eta ez datozela bat 327/2003 Dekretuan xedatutakoekin.

Azkenik, lan arloan, enplegurako lanbide-heziketako sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legearen edukiek ukitu egiten dituzte Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-zerbitzua emateko lankidetza-araubidearen alderdi batzuk (abenduaren 23ko 327/2003 Dekretua), eta arestian aipatutako printzipioei jarraikiz, hau da, publikotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioei jarraikiz, diru-laguntzen onuradun izan daitezkeenei jakinarazten zaizkie arau erkidearen alderdi batzuk, kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza-modalitateari ezar dakizkiokeenak, estatuko arauek ukitzen dituztenak, zuzenean aplikatzekoak baitira Konstituzioaren 149.1.7 artikuluan xedatutakoaren babespean emandako lan-legeak direlako.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2016ko maiatzaren 31ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Esleitzea abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusi laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak; hartarako, 1.430.100 euro dira guztira; euretatik 858.060 euro 2016ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 572.040 euro 2017ko konpromiso-kredituari, programa honen kargura: 3231-Prestakuntza, 41. sekzioa – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren 13.3.a) artikuluan araututako kontratazio-konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak finantzatzeko baino ez da baliatuko esleitutako kreditu hori.

Zenbateko hori handitu daiteke baldin eta aurrekontuetan aldaketarik onartzen bada indarreko legeriaren arabera. Aldaketarik eginez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak emango du horren berri ebazpen bidez.

Bigarrena.– Informazioa ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak laguntza horien gainean egiten duen kudeaketari buruz, zehazki honetaz:

– Ebazpen honetan aipatutako diru-laguntzak lortzeko eskabideak, http://www.lanbide.euskadi.eus webgunean eskura daitekeen eredu ofizialean egin, eta leku hauetan aurkeztu beharko dira: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) eta Lanbideren enplegu-bulegoetan.

Horretaz gain, administrazio-prozedura erkidea arautzen duen araudian aurrez ikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntza eta Diru Sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzak bere gain hartuko du eskaerak kudeatu eta izapidetzeko ardura, eta erakunde autonomo horren zuzendari nagusiak izango du ebazteko eskumena.

– Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Jakinaraztea abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren zer ebazpen diren aplikagarriak kontratazio-konpromisoa duen prestakuntza-modalitatean eta zein ukitzen dituen irailaren 9ko 30/2015 Legeak, lan arloan, enplegurako lanbide-heziketako sistema arautzen duenean; eta, horrekin batera, nola aplikatuko den erabaki honen lehen puntuan iragarritako aurrekontu-kredituaren kargura emandako laguntzetan.

– 13.3.a) artikuluak, azken aurreikuspen bati begira, hau xedatzen du: «Dena den, erabili beharreko prestakuntza-baliabideak entitate laguntzaileak eman beharko ditu betiere aldez aurreko baimenarekin, dekretu honetan xedaturikoaren arabera». Irailaren 9ko 30/2015 Legearen 14.2.a) artikuluak ukitu du hori.

Horrenbestez, prestakuntza emateko, bere baliabideak erabili edo kanpokoak kontratatu ahal izango ditu enpresak; betiere helbururako egokiak izanik.

– 39.2.k) artikulua. Lehen xedapen iragankorraren lehen zenbakiaren e) letrak ukitu du hori, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 7.3 artikuluari loturik.

Horrenbestez, prestakuntza-jardueraren zehar-kostuen gehieneko ehunekoa % 10 izango da; ondorioz, 327/2003 Dekretuaren 39.2.k) artikuluan aipatuta dagoen, erakunde onuradunek gastu zuzenen kontzeptuan justifikatu behar duten eta diruz lagunduta dagoen kostuaren gutxieneko ehunekoa % 90 izango da, % 85 izan beharrean.

Laugarrena.– Zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.


Azterketa dokumentala