Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2016ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2383

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko sailburuaren 2016ko martxoaren 8ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bitartez erreklamazio bat ebazten da.

Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi agindu hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluek.

Iragarki hau argitara ematen da interesdunak jakin dezan, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat; orobat, ohartarazpen hau egiten zaio:

Agindu hori eskura dezake Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel: 945 018284). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 20a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala