Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2016ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2374

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1016/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako 1016/15 auzia.

Demandatzailea: Eribola Irina San Pedro Beakla.

Prokuradorea: Olatz Garcia Rodrigo.

Demandatua: Juan Marcelo Mitogo Amuku.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, zeinaren hitzez hitzezko testua honako epai hau baita: 252/16 epaia, 16-05-03koa, seme-alabentzako neurrietarako 1016/15 prozeduran emana. Prozedura horretan, Eribola Irina San Pedro Beakla da demandatzailea eta Juan Marcelo Mitogo Amuku da demandatua, eta Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.

Juan Marcelo Mitogo Amuku demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala