Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2016ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2373

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1123/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: dibortzioko 1123/2015 auzia.

Alderdi demandatzailea: Eloy Alvarez Fernandez.

Alderdi demandatua: Hilda Martins Costa.

Gaia: dibortzioa.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da 2015/16 epaiaren terminoen arabera. Epaia adostasunik gabeko eta alderdien arteko dibortzioari buruzko 1123/2015 auziko autoetan eman zen, Erregearen izenean, 2016-04-21ean, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian. Alderdi demandatzailea Eloy Álvarez Fernández izan da, Martínez de Lizarduy prokuradorearen laguntzaz, eta alderdi demandatua Hilda Martins Costa (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, bulego judizialeko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi da, epaiaren jakinarazpen-eginbidea gauza dadin.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala