Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2016ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2370

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, 2014ko abenduaren 10eko Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez agindua eman zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua unibertsitate-masterreko ikasketa-planaren aldaketa argitaratzeko.

Akatsa atzeman dugu Euskal Herriko Unibertsitatearen 2014ko abenduaren 10eko Ebazpenaren eranskinean. Ebazpen horren bidez, agindua eman zen «Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» unibertsitate-masterreko ikasketa-plana argitaratzeko Estatuko Aldizkari Ofizialean (2015eko urtarrilaren 26koa, 22. zk.) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2015eko urtarrilaren 27koa, 17. zk.). Zuzenketa hau egin behar da testuan:

Eranskinean, honako hau dioen lekuan:

Ikasketa-planeko ECTSen egitura eta banaketa.

Guztira: 90,00.

Hau esan behar du:

Guztira: 102,00.

Ikasketa-planeko ECTSen egitura eta banaketari honako mota hau gehitu behar zaio:

Prestakuntza osagarriak: 12,00.

Ikasketa-plana zuzendu egin da, eranskinean jasota dagoen moduan.

Leioa, 2016ko maiatzaren 18a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

EE (2013ko urtarrilaren 30eko ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala