Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2016ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2364

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 29koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titulartasuneko euskaltegi publikoei, 2015-2016 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

2015eko urriaren 2ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titulartasuneko euskaltegi publikoei 2015-2016 ikasturteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2015eko abuztuaren 27ko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 6.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2015eko abuztuaren 27ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2016ko apirilaren 29a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala