Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2016ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2362

AGINDUA, 2016ko apirilaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lazkaoko «San Benito Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Gipuzkoa) Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Haur Hezkuntzako unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Lehen Hezkuntzako hiru unitate gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko hiru unitate kentzeko baimena eskatuz, Lazkaon (Gipuzkoa) dagoen «San Benito Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Lehen Hezkuntzako hiru unitate gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko hiru unitate kentzeko 2016-2017 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 20002517.

Izen espezifikoa: «San Benito Ikastola».

Titularra: San Benito Ikastola Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Euskadi Enparantza, z/g.

Udalerria: Lazkao.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– Lehen Hezkuntzako hiru unitate gehitzea, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloko hiru unitate kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 15 unitate, honelako edukierakoak:

● 5 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 5 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 5 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 189 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 19a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala