Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2016ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2352

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 23koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Miren Antzine Barrutia Arregi anderea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako goi-Kargudunaren idazkaria kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Antzine Barrutia Arregi anderea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako goi-kargudunaren Idazkaria kargutik kentzea (520010 kodea, 156 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2016ko maiatzaren 23tik aurrera hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta, nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hara; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 23a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala