Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2016ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2292

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 14koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, instalazioa baimendu eta ondorengo proiektua onartzen da: transformadore-desfasadore berria Arkale A.E.ko 220 kV-ko parkean, Oiartzungo udalerrian.

Erreferentzia: ATE 2015/1.

AURREKARIAK

1.– Red Eléctrica de España, S.A.U. enpresak (helbidea: Conde de los Gaitanes pasealekua 177, 28109 Madril) honako hauek eskatu zituen 2015eko ekainaren 25ean: Oiartzungo udalerriko Transformadore-desfasadore berria Arkale A.E.ko 220 kV-ko parkean proiekturako administrazio-baimena ematea eta exekuzio-proiektua onartzea. Eskaerarekin batera, dagokion proiektu teknikoa aurkeztu zuen.

2.– Sektore elektrikoaren 24/2013 Legearen 35.2 artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 114. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2015eko ekainaren 30ean, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari bidali genion proiektuaren ale bat, euskarri informatikoan, Meategien eta Energia Politikaren Zuzendaritza Orokorrak, hiru hilabeteko epean, zegokion txostena igor zezan. 2015eko azaroaren 4an, zuzendaritza orokor horrek adostasuna eman zion txostenari.

3.– Jendaurrean erakusgai jarri da, hogei egunez, delako proiektua. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) , Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan (2013-12-27 BOE) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan (2008-03-18ko BOE).

4.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen Oiartzungo Udaleko iragarki-taulan arauzko epean, 2015eko abenduaren 4ko GAOn eta 2015eko abenduaren 24ko EHAAn.

5.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2015eko abenduaren 1ean zegozkien separatak bidali zitzaizkien Oiartzungo Udalari, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari eta Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri, eta eskatu zitzaien eskariaren alde ala kontra zeuden adierazteko eta, hala egokituz gero, baldintza teknikoak ezartzeko.

6.– Proiektuaren alde ala kontra zeuden adierazteko eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezartzeko eskaerarekin lotuta, Oiartzungo Udalak adierazi zuen dokumentazio osagarria behar zuela proiektuarekin ados zegoen ala ez esateko eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezartzeko.

7.– Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak ez zioten erantzun egindako eskaerari.

8.– Red Eléctrica de España, S.A.U. enpresari jakinarazi zitzaion Oiartzungo Udalak aurkeztutako eskaera. Horri erantzuteko, Red Eléctrica de España, S.A.U. enpresak dokumentazio osagarria aurkeztu zuen eta hau Oiartzungo Udalari bideratu zitzaion 2016ko otsailaren 26an.

9.– 2016ko martxoaren 11n, Oiartzungo Udalak adierazi zuen dokumentazio osagarri berria behar zuela proiektuarekin ados zegoen ala ez esateko eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezartzeko.

10.– Red Eléctrica de España, S.A.U.ri jakinarazi zitzaion Oiartzungo Udalak aurkeztutako eskaera. Horri erantzuteko, Red Eléctrica de España, S.A.U.k dokumentazio osagarria aurkeztu zuen, eta hau Oiartzungo Udalari bideratu zitzaion.

11.– Proiektua jendaurrean egon zen bitartean ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).

2.– Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak ezartzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da.

3.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

4.– Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.

5.– Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak [EHAA, 2013ko apirilaren 24koa], ematen dizkion ahalmenak erabiliz, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Red Eléctrica de España, S.A.U. enpresari ondorengo instalazioa gauzatzeko eta onartzea horren gauzatze-proiektua: transformadore-desfasadore berria Arkale A.E.ko 220 kV-ko parkean, Oiartzungo udalerrian. Proiektuaren irismena ondokoa da:

- Kokapena: Oiartzun.

- Aurrekontua: 22.028.032 euro.

- Helburua: Arkale-Argia linearen gainkargak kontrolatzea.

- Transformadore-desfasadorearen ezaugarriak: zerbitzuko tentsioa, 220 kV; potentzia 550 MVA.

Ebazpen hau ematen da abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 14a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala