Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2016ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERGARAKO UDALA
2290

IRAGARKIA, 2016. urteko lan eskaintza publikoari buruzkoa.

2016ko apirilaren 25ean egindako Udal Osoko Bilkurak onartutako Lanpostuen Zerrendan aurreikusten diren funtzionarioei gordetako plazen artean hainbat hutsik daude, eta baita lan itunpeneko pertsonalari gordetako lanpostuen artean ere.

Kontuan izanda premiazkoa dela deialdia egin aurretik lan eskaintza publikoa onartu eta horren argitalpena egitea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.

Kontuan izanda plaza eta postu horiek betetzeko premia, alkateak 2016ko maiatzaren 2an emandako dekretu baten bidez 2016. urteko lan eskaintza publikoa onartu zuen.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Erregimeneko Oinarriak arautzekoak) 91. artikuluan araututakoari jarraituz, eta apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak (Toki Erregimenaren alorrean indarrean dauden Lege Xedapenen Testu Bateratuak) 128. artikuluan dioenari jarraituz, eta uztailaren 6ko 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoarenak) bere 22-24 artikuluan –azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako erredakzioarekin– jasotakoari jarraituz, Bergarako Udaleko 2016. urteko lan eskaintza publikoa argitaratzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:

(Ikus .PDF)

Bergara, 2016ko maiatzaren 9a.

Alkatea,

MARIA ELENA LETE GARCIA


Azterketa dokumentala