Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2280

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioan zenbateko bat erreklamatzeko 714/2015 prozeduraren ondoriozkoa (apelazioa).

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: 714/2015, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko apelazio-errekurtsoa.

Errekurtso-egilea: Paola Alexandra Gruezo Alegrias.

Abokatua: Silvia Aldekoa Onaindia.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo andrea.

Alderdi errekurritua: Victor Manuel Pereira Gomes eta Fiskaltza 305-14.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-02an. Hona hemen epaitza:

«Dibortzioari buruzko 40/2015 Prozeduran eta Vitoria-Gasteizko Emakumeen aurkako indarkeriaren Epaitegiak emandako epairen aurka, Concepción Mendoza prokuradoreak ordezkaturik Paola Alexandra Gruezo Alegrías andreak aurkeztutako errekurtsoa baietsi egiten dut partez, eta epai hura errebokatu egiten dut partez, eta hori dela-eta honako hau erabakitzen dut: XXXXX adingabekoaren aldeko mantenu-pentsioa Víctor Manuel Pereira gurasoak ordaindu beharko du, demanda aurkeztu zenetik hara, 2014ko azaroa barne delarik; gainontzeko erabakiak berretsi egiten dira, eta kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

BJLOren 15. xedapen gehigarria betez, errekurritzeko eratutako gordailuari eman bekio legez dagokion destinoa.»

Victor Manuel Pereira Gomes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala