Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2016ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2226

EDIKTUA, 948/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 948/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Marco Antonio Alonso Muriel.

Abokatua: Egoitz Alberdi Olavegoya.

Prokuradorea.

Demandatua: Istfan Pusa eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-04-07an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Marco Antonio Alonso Murielek aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten dut Istfan Pusa honako hau ordaintzera: 344,23 euro, gehi 2015eko urriaren 6tik gaur egunera arte sortutako legezko interesak, ondoriozko diru-kopuruari bi puntu ezarriz auzi-jartzaileri guztia ordaindu arte.

Kondenatu egiten dut demandatua kostuak ordaintzera, halakorik badago.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Istfan Pusa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko apirilaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala