Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2016ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2224

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

«Martutene Lanbide Eskola Sociedad Cooperativa» erakundearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen baitu Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademiko eta lanbide-tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 5eko BOE); ekainaren 9ko 86/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa (ekainaren 12ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2016-2017ko ikasturtetik aurrera, ikastetxe pribatu hau irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:

Kode-zenbakia: 20015226.

Izen generikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Martutene Lanbide Eskola».

Titularra: Martutene Lanbide Eskola Sociedad Cooperativa kooperatiba-sozietatea.

Helbidea: Ubarburu pasealekua 30.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika

○ «Elektrizitatea eta Elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak

○ «Informatika eta Komunikazioak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaion heziketa-zikloa irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimenak ez dakar berekin hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 6a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala