Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2138

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 165/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 165/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Getxoko Kalamua kaleko 10. zenbakiko JE

Abokatua: Javier Monedero Arrive.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana.

Demandatua: Felipe Perez Berrioren jaraunsle ezezagunak eta jaso gabeko jarauntsia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-04-04an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Felipe Perez Berrioren jaraunsle ezezagunen eta jaso gabeko jarauntsiaren aurka, Getxoko Kalamua kaleko 10. zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren ordezkaritza pzozesalak aurkeztutako demanda osorik baiestea; eta, ondorioz, auzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzea demandatua: hiru mila hirurehun eta laurogeita hamazazpi euro eta laurogeita hamar zentimo (3.397,90 euro), eta interpelazio judiziala egin zenetik harako legezko interesak, epaiaren egunetik ordainketa guztiz egin arte bi puntutan gehituak. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: . Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatu diren Felipe Perez Berrioren jaraunsle ezezagunen eta jaso gabeko jarauntsiaren egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko apirilaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala