Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2134

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 5ekoa, zeinarekin ebatzi egiten baita honako deialdi hau: 2015-2016 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak izanik Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako diru-laguntzetarakoa.

2015eko azaroaren 17an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak emandako Aginduaren bitartez, arautu egin ziren ondoko diru-laguntzeei buruzko arauak: 2015-2016 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak izanik Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako diru-laguntzak (2015eko azaroaren 26ko EHAA, 226. zk.).

Eranskineko 8. artikuluan esleipen-prozedura zehazten da; eta bertan honako hau ezartzen da: deialdia egiteko aginduan ezarritako betekizunak konplituz gero, eskabide guztiei emango zaie diru-laguntza.

Aipatu aginduaren eranskineko 2. artikuluan xedatzen denez, aurrekontu-zuzkidura bi ataletan banatu da: batetik, 371.200 euro, Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak (MECD) emandako laguntzako osotzeko; eta, bestetik, 700.000 euro, Europako Ikasketa Programetarako Erakunde Autonomoren (OAPEE) edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (MECD) laguntzarik gabeko egonaldietarako.

Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak (MECD) ematen dituzten laguntzak atal baten jasotzen dira; bada, atal horretan zehaztu mugikortasunei aurre egiteko eskatutako guztizko zenbatekoa 163.217 eurokoa da. Era berean, Europako Ikasketa Programetarako Erakunde Autonomoaren (OAPEE) edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (MECD) laguntzarik gabeko egonaldiak atal baten jasotzen dira; bada, atal horretan zehaztu mugikortasunei aurre egiteko eskatutako guztizko zenbatekoa 1.378.410 euroa da. Eskatutako zenbatekoak honako koadro honen arabera banatzen dira:

(Ikus .PDF)

Bederatzigarren artikuluan honako hau jasotzen da: 2. artikuluko idatzi-zatietako baterako ezarri den aurrekontu-zuzkidura behar dena baino handiagoa bada (eskatutako laguntza guztien % 100 ordaindu ondoren), eta beste idatzi-zatirako ezarri dena ez bada nahikoa; horren zuzkidura haren soberakinarekin osotuko da; eta hori dela-eta, 2.1.b) artikuluan ezarritako aurrekontu-zuzkidura 207.983 eurotan gehitu da.

Europako Ikasketa Programetarako Erakunde Autonomoaren (OAPEE) edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (MECD) laguntzarik gabeko egonaldietarako atalean zehaztu mugikortasunei aurre egiteko zuzkidura gehitu egin bada ere, ez dago diru-zuzkidura aski eskatutako % 100i aurre egiteko; hortaz, eranskineko 8. eta 9. artikuluan zehaztutako hainbanaketa aplikatu da. Hori dela-eta, Europako Ikasketa Programetarako Erakunde Autonomoaren (OAPEE) edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (MECD) laguntzarik gabeko egonaldien atalean sartzen diren mugikortasunei aurre egiteko eskatutako zenbatekoak % 65,87an lagunduko dira diruz. Esleitutako zenbatekoak honako koadro honen arabera banatzen dira:

(Ikus .PDF)

Hori dela-eta, aipatu aginduan ezarritako gainerako prozedura-arauak bete ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateei eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeei diru-laguntzak ematea; baldin eta –2015-2016 ikasturtean zehar– ikasleen nazioarte mailako mugikortasunetarako eskabideak aurkeztu badituzte:

A) Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak (MECD) emandako laguntzak osotzea:

1.– Euskal Herriko Unibertsitatea.

Diru-laguntza: 112.280 euro.

2.– Deustuko Unibertsitatea.

Diru-laguntza: 34.840 euro.

3.– Mondragon Unibertsitatea.

Diru-laguntza: 12.060 euro.

4.– Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Mailako Eskola (TECNUN).

Diru-laguntza: 2.780 euro.

5.– Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskola (AGDE).

Diru-laguntza: 1.017 euro.

6.– Musikene.

Diru-laguntza: 240 euro.

B) Europako Ikasketa Programetarako Erakunde Autonomoaren (OAPEE) edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (MECD) laguntzarik gabeko egonaldietarako.

1.– Euskal Herriko Unibertsitatea.

Diru-laguntza: 533.439,67 euro.

2.– Deustuko Unibertsitatea.

Diru-laguntza: 174.770,22 euro.

3.– Mondragon Unibertsitatea.

Diru-laguntza: 172.161,27 euro.

4.– Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Mailako Eskola (TECNUN).

Diru-laguntza: 25.649,79 euro.

5.– Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskola (AGDE).

Diru-laguntza: 1.956,34 euro.

Errekurtsoak:

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean, bat etorriaz Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 107.1 artikuluetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 5a.

Unibertsitateetako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ALONSO ALDAMA.


Azterketa dokumentala