Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
2120

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 8ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duena, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ricardo Fernández Ordax (NAN: 16269086), Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010. kodea, 132. dotazioa).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2016ko maiatzaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 2a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala