94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2115
IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 4koa, Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak xedatutako prozeduraren bidez etxebizitza babestuen esleipenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoa– xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Interesdunak Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Andia kalea 13, 5., Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko diote. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertu direnetik hasita, edo, adierazitako epean agerraldirik ez badago, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.
Donostia, 2016ko maiatzaren 4a.
Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ANA ISABEL MARURI URIARTE.