Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2107

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 5/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 712. artikulua, 5/2015.

Alderdi demandatzailea: Florentin Horvath.

Alderdi demandatua: Eniko Ianoska.

Gaia: zorpeko dirua zehazteko eskaera.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:

80/2016 DEKRETUA

Bera ematen duen Justizia Administrazioaren letradua: Francisco Javier Alberdi Azuabarrena.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: 2016-03-15

XEDAPENAK

Onartu egiten da Eniko Ianoskak zor duen kopuruaren likidazioa, Basterrechea Aldana prokuradoreak Florentin Horvathen izenean eta haren ordez aurkeztutakoa, 6.900 eurokoa dena.

Diruzko exekuzioetarako ezarritakoaren arabera ordainduko da.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikuspen-errekurtsoa aurkeztea; jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrerako bost egun balioduneko epean aurkeztu behar da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtsogilearen ustez zer arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkeztearen ondorioz ez da errekurritutako ebazpena etengo (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko martxoaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala