Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2106

EDIKTUA, 143/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia Lehenengo atala.

Apelazio-errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alaben gaineko adostasunik gabeko 2L 143/2016 auzia.

Errekurtsogilea: Agnes Abena Oppong Kyekyeku.

Abokatua: Virginia Benes Prado.

Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.

Auzi-iheslaria: Christian Sampare Anima.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-04-06an. Hona hemen epaitza:

1.– Ezetsi egiten dut Oscar Escaño Elorza epaitegietako prokuradoreak Agnes Abena Oppong Kyekyekuren izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2015eko urriaren 13ko epaiaren aurkakoa. Epai hori 359/2014 prozedura-autoetan eman du Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak.

2.– Ez dut kondenarik ezartzen apelazio-errekurtsoaren kostuak ordaintzeko.

Christian Sampare Anima demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala