Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2099

64/2016 DEKRETUA, apirilaren 26koa, zeinen bidez aitortzen baita «Garabide Kultur Elkartea», onuragarria dela.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteei onura publikokoak direla aitortu ahal izango zaie, baldin eta elkarteok beren jardueren bitartez interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Lege horren babesean, «Garabide Kultur Elkarteak» aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, lankidetzaren, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren arloan egiten duen lanagatik.

«Garabide Kultur Elkartea» 2005eko urriaren 12an sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean dago inskribatuta, Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 2005eko azaroaren 9ko ebazpenari jarraiki.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/G/12143/2005).

Bere funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu, batez ere.

Eratu zenetik, egin behar den jarduera oro burutzen du «Garabide Kultur Elkarteak» bere helburu nagusia betetzeko, hau da, garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez deklaratuko da onura publikokoa dela, kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak proposatuta. Sail eskudunak izapidetuko du prozedura, eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko ditu. Agindu hori betetzearren, espediente bat izapidetu da, zeinari erantsi baitzaizkio sailek eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak.

Ondorioz, Lehendakariaren, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, interesdun erakundeek eta antolakundeek emandako txostenak ikusirik, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko apirilaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau,

XEDATZEN DUGU:

Artikulu bakarra.– Herri-onurakoa dela aitortzea «Garabide Kultur Elkartea», Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G/12143/2005 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko apirilaren 26an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IŃAKI ERKOREKA GERVASIO.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala