Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2098

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera aldatzeko dena.

Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuko 7. artikuluak batzorde hori zeinek osatuko duten zehazten du. Halaber, kide horien izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokiola ezartzen du.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean aldaketak izan dira. Ondorioz, aldaketek Batzordearen osaera aldatu dute, eta, horrexegatik, ezinbestekoa da Batzordeko bokal berrien izendapena egitea, eguneratuta gera dadin.

Aurrez adierazitakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Haizea Careaga Abaitua andrea izendatzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ordezkari gisa, Hezkuntza arloa, Susana Carramiñana García andrearen ordez.

Bigarrena.– Begoña García Martínez andrea izendatzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ordezkari gisa, Kultura arloa, Haizea Careaga Abaitua andrearen ordez.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 15a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala