Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2016ko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2070

IRAGARKIA, Gases Oxinorte, A.I.E. enpresak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: VTM-B-2015-0007.

Eskatzailea: Gases Oxinorte, A.I.E.

Jarduera: gas industrialak fabrikatzea.

Jardueraren kokapena: Buen Pastor kalea z/g, Barakaldo (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Galindo itsasadarra.

1. isurketa-gunea – Hozte-dorreetatik datozen urak:

UTM (ETRS89) koordenatuak: X= 500.047 Y= 4.792.625.

Isuri-mota eta bolumena: hozte-dorreetatik datozen urak (45.000 m3/urte).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean –hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak (irailaren 23ko EHAA)– eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Bizkaia Plaza eraikina, 7. solairua, Urkixo Zumarkalea 36, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2016ko apirilaren 25a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala