Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2016ko maiatzaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2009

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Vitoria-Gasteizko eta Bilboko tranbien trenbidearen eta obra zibilaren mantentze-lanei buruzko lizitazioari publizitatea emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizko eta Bilboko tranbien trenbidearen eta obra zibilaren mantentze-lanak.

c) Burutzapen/entrega tokia: Araba.

d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) urte.

e) Luzapenak: bai.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena esleipen-irizpide hauen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 50, puntu artean) eta erabilgarritasuna, eta erantzun denborak (balorazioa 0 eta 10, puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 40 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: miloi bat ehun eta hogei mila (1.120.000,00€) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web-orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko ekainaren 10a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014912)

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko ekainaren 17ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko maiatzaren 4a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala