Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2016ko maiatzaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1952

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita 9/2015 zehapen-prozedurako ebazpen-proposamena, espedientearen instrukzio-egileak emana.

Saiatu arren, Maurino Fernández Díez jaunari, bar El Bloqueren titular den heinean (helbidea: Santiago hiribidea 18, Vitoria-Gasteiz), aipatu ebazpen-proposamenaren ohiko jakinarazpena egiterik lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da.

Erabaki horren arabera, jakinarazten da 2016ko otsailaren 18an ebazpen-proposamena eman dela zehapen-espedientean, osasun-arloan ustez arau-hausteak egiteagatik (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak

– Ohartarazten zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluaren arabera, 15 egun balioduneko epea duela, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko eta espedientearen edukia kontsultatzeko, Osasuneko Lurralde Ordezkaritza honetan (Olagibel 38, Vitoria-Gasteiz, Araba), eta espedienteko agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Ediktuaren jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak epeak zenbatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 18a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala