Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2016ko maiatzaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1948

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait zehapen-espedientetan instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamenak, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeari dagokionez eginiko arau-hausteekin lotuta.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko (espedientea Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, kasua bada, eta prozeduran baliatuko dituzten frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 12a.

Instrukzio-egilea,

BEATRIZ GUINEA ARAMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala