Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2016ko maiatzaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1937

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 27koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, lehiakide bat unibertsitateko unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2015eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2015-12-28ko BOE eta 2016-01-11ko EHAA).

2015eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez (2015-12-28ko BOE eta 2016-01-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak izendapen hau egitea erabaki du, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

David Lasagabaster Herrarte jauna (NAN: 16279816W) unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza-arloa: «Ingeles Filologia»; kodea: CUC8/1-D00103-8; saila: «Ingeles eta Aleman Filologia»; ikastegia: «Letren Fakultatea»; hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen errektoreordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2016ko apirilaren 27a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala