Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2016ko maiatzaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1936

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 15ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidezko deialdiko lekualdaketa lehiaketako lanpostu batzuk behin betiko esleitzeko dena, epaia betetzeko.

UPV/EHUko gerentearen 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez lekualdaketa lehiaketarako deia egin zen, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko.

UPV/EHUko gerenteak zenbait neurri xedatu zituen 2013ko abenduaren 12an, aipatutako prozesua dela eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako bi epai betetzeko. Neurrietako bat zen atzera egitea prozeduran lehen faseko merezimenduen balorazioraino, «egindako lana» izeneko atalaren balorazio berria egiteko.

Lekualdaketa lehiaketako epaimahaiaren 2014ko otsailaren 18ko erabakiaren bidez onartu egin zen parte-hartzaileen merezimenduen behin-behineko balorazio berria, eta epe bat ireki zen erreklamazioak aurkezteko merezimenduen baremoan aldatutako ataletan.

Epaimahaiak 2014ko martxoaren 12an ebatzi zituen aurkeztutako erreklamazioak, zuzenketa batzuk proposatu zituen ofizioz, eta lehiaketako parte-hartzaileen merezimenduei emandako behin betiko puntuak onartu zituen.

UPV/EHUko gerentearen 2014ko apirilaren 1eko ebazpenaren bidez behin betiko adjudikatu ziren lehenengo faseko lanpostuak.

Bilboko Administrazio Auzietarako 6. Epaitegiaren 2016ko urtarrilaren 26ko epaiak onetsi egin zuen aipatutako ebazpenaren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta kondenatu zuen unibertsitatea esleipena egitera merezimenduak baloratzean emandako puntuen arabera eta interesdunek adierazitako lehentasunen arabera, lanpostu hauen esleipena, hain zuzen: Kontabilitate Zerbitzuko burua, Barne Kontroleko Zerbitzuko burua eta Graduondoko Ikasketen Zerbitzuko burua.

2016ko martxoaren 14ko autoaren bidez, Bilboko Administrazio Auzietarako 6. Epaitegiak argitu egin zuen 26/2016 epaia, 772/2014 prozedura laburtuari dagokiona, eta postu hauetara bakarrik mugatu zuen epaiaren eta haeren ondorioen aplikazioa: Kontabilitate Zerbitzuko burua, Barne Kontroleko Zerbitzuko burua eta Graduondoko Ikasketen Zerbitzuko burua.

2016ko martxoaren 31n Felisa Chinchetru andreak nahitaezko erretiroa hartu du, adinagatik. Beraz, zerbitzu aktiboko administrazio egoeran egoteari utzi dio.

Adierazitakoagatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Behin betiko esleitzea lanpostu hauek, kontuan hartuta merezimenduak baloratzean emandako puntuak eta interesdunek adierazitako lehentasunak:

1.– Lanpostuen zerrendako F110 lanpostua, Kontabilitate Zerbitzuko burua, Francisco Javier Laveaga Fernández jaunari.

2.– Lanpostuen zerrendako F127 lanpostua, Barne Kontroleko Zerbitzuko burua, Javier Varona Guarás jaunari.

3.– Lanpostuen zerrendako F177 lanpostua, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuko burua, Javier de la Torre Ortega jaunari.

Leioa, 2016ko apirilaren 15a.

UPV/EHUko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala