Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2016ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1892

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 22koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez izendapena berritzen baitzaio Laboratorio Calibración Insitu Burgos, S.L. sozietateari egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa, bai txinpartaren bidez (gasolina) pizten diren motorrak dituzten ibilgailuen ihes-gasen isuriak neurtzeko tresnena eta bai konpresioz (diesela) pizten diren motorrak dituzten ibilgailuen opakutasuna neurtzeko eta ihes-gasen argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko tresnena; horrez gain, izendapena zabaldu egiten zaio ibilgailuen pneumatikoetarako eta funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnetarako manometro analogiko eta elektronikoetan (gehieneko irismena: 40 kg).

Erref.: 01-OV-1012.

AURREKARIAK

1.– 2015eko azaroaren 20an eta abenduaren 23an, Oscar Garcia Zapirain jaunak, Laboratorio Calibración Insitu Burgos, S.L. enpresaren izenean eta ordez (helbidea: Merindad de Valdeporres kalea 11, Burgos), eskabidea aurkeztu zuen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan, eta, horren bidez, eskatu zuen izendapena berritzeko egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa, bai txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen isuriak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnena eta bai konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten ibilgailuen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnena. Halaber, honako hauek egiaztatzeko erakunde baimenduaren izendapena zabaltzeko eskabidea aurkeztu du: ibilgailuen pneumatikoetarako eta funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnetarako manometro analogiko eta elektronikoak (gehieneko irismena: 40 kg).

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2013ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bidez, izendapena berritu zitzaion Laboratorio Calibración Insitu Burgos, S.L. sozietateari, egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa, bai txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen isuriak neurtzeko tresnena eta bai konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko tresnena.

3.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez izendatu zen Laboratorio Calibración Insitu Burgos, S.L. egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu, bai txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen isuriak neurtzeko tresnena eta bai konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko tresnena.

4.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduaren izendapena berritzeko eta zabaltzeko, honako hauek bete beharko ditu: egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratu duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako betekizunak. Hartarako, ENAC-ek emandako OC-I/243 Akreditazio Ziurtagiria aurkeztu da, 2015-11-10eko Eranskin Teknikoaren 6. Berrikuspenarekin batera; beraz, izendapena berritu eta zabaldu egingo da, eskatu bezala.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da zuzenbideko oinarri hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala ezarrita baitago Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan (2013-04-24ko EHAA).

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa egiteko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten denaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketen edota aldaketen ondorengo eta aldizkako egiaztapenak burutu ditzaten.

3.– Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria hauek osatzen dute: Metrologiari buruzko 32/2014 Legeak, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, neurgailuen gainean Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzekoak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

4.– Azaroaren 22ko ITC/3722/2006 Aginduak, txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duenak, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu II. eranskinean.

5.– Konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen azaroaren 22ko ITC/3749/2006 Aginduak, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu IV. eranskinean.

6.– 1995eko apirilaren 25eko Ministro Agindua, aldizkako ikuskapenetan eta konpondu zein aldatu ondorengoetan pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroetan egin beharreko metrologia-kontrola arautzekoa.

7.– Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2004ko apirilaren 26ko Agindua, zeinaren bidez arautu egiten baitira erregaiak eta erregai likidoak hornitzeko likidoak –uraz bestelakoak– eta ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroak neurtzeko sistemak.

8.– ITC/3700/2006 Agindua, azaroaren 22koa, motordun ibilgailuen pneumatikoen presioa neurtzeko predeterminazio-gailuak dituzten edo ez dituzten osagai elektronikoez erabat edo partzialki hornitutako manometroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena; agindu horrek, II. eranskinean, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu.

9.– Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita pisatzeko tresna ez-automatikoetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola.

Aipatutako lege manuak, eta, oro har eta bat etorriz aplikatzekoak diren xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Izendapena berritzen zaio Laboratorio Calibración Insitu Burgos, S.L. sozietateari egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa, bai txinpartaren bidez (gasolina) pizten diren motorrak dituzten ibilgailuen ihes-gasen isuriak neurtzeko tresnena bai konpresioz (diesela) pizten diren motorrak dituzten ibilgailuen opakutasuna neurtzeko eta ihes-gasen argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko tresnena.

Izendapena zabaltzea:

a) Pisatze-tresna ez-automatikoetarako, 40 kg-ko gehieneko irismenekoak, hauek honela izanik: II mota m<= 10 kg, III eta IIII motak m<= 40 kg.

b) 0tik 20 bar-era bitarteko manometro analogiko eta digitaletarako, erabilera publikokoak.

2.– Ematen den baimenari baldintza hauek ezartzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoko tresnetan jardungo du.

Tresnak probak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, metrologia-kontroleko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenarekin bat.

Probak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko desgaituta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 15eko Ebazpenarekin bat etorrita, zeinaren bidez ezartzen baitira egiaztatze metrologikoko erakundeek EAEn erabili behar dituzten etiketa metrologikoen formatuak eta edukiak; horrez gain, berehala jakinarazi beharko zaio egiaztapena gainditu ez duen tresna kokatuta dagoen lurraldeko ordezkaritzari.

Egin beharreko egiaztapena egin ostean, Laboratorio Calibración Insitu Burgos S.L. sozietateak zigilatu egingo du tresna, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 11ko Ebazpenean adierazitakoaren arabera; izan ere, ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak ezartzen dira.

Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

a) BI AURPEGIKO ZIGILUAK:

(Ikus .PDF)

b) ZIGILU ITSASGARRIAK:

(Ikus .PDF)

XX egiaztatzea egiten den urtearen azken bi digituei dagokie.

3.– Laboratorio Calibración Insitu Burgos S.L. enpresak baimendutako entseguetarako ezartzen diren tarifen berri emango dio zuzendaritza honi urtero.

4.– EAEko erakunde baimenduak erregistratzeari dagokionez, zenbaki hau ematen zaio Laboratorio Calibración Insitu Burgos S.L. sozietateari: 01-OV-1012.

5.– Laboratorio Calibración Insitu Burgos S.L. enpresak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: 32/2014 Legea; 889/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena; ebazpen honen oinarri juridikoetan adierazitako aginduak, eta bai Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste xedapen oro ere.

6.– Izendatutako erakundearen jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio. Horretaz gain, ikuskapenak egin ahal izango dituzte, baimena lortzeko arrazoi izan ziren baldintzei eusten zaien egiaztatzeko.

7.– Baimen honek ordeztu eta baliogabetu egiten ditu Laboratorio Calibración Insitu Burgos S.L. sozietateari egiaztapen metrologikoak egiteko aurretik emandakoak.

8.– Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

9.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko (zerbitzuak ematea barne, baita Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiekin bat seinalatzen diren jarduerak ere).

10.– Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gain, bertan ezarritako baldintzak ez betetzea, akreditazioa etetea edo baliogabetzea, baita hura eman zen orduko inguruabarrak funtsean aldatzea ere. Horrez gain, izendapena ezeztatzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundea zehapen pean izatea ere.

11.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari memoria bat bidaliko dio egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztatzeen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilabetetik behin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 22a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala