Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2016ko apirilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1770

IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 21ekoa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinen bidez jakinarazten baita lan arloko arau-hauste batengatik –I202016000012480 arau-hauste aktan jasoa– zehapen-prozedura hasi izana edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko azaroaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoa ezagutzeko Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Urdaneta kalea 7, 1. solairua, Donostia), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2016ko martxoaren 21a.

Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,

GABRIELA BELTRAN FERNANDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala